Duela 4 urte hasi zen Sustrai Fundazioa biometanizazioaren gaia lantzen. Aziendak sortutako materia organikoa aprobetxatzeko teknika interesgarria da, gero elektrizitaterako, berorako... erregai gisa erabil daitekeen biogasa sortzeko.
Oihane Cabezas Basurko: «Itsasoa hustuko bagenu, plastikoz kutsatutako larreak ikusiko genituzke»
https://antxetamedia.eus/behe-bidasoa/1739884753242-oihane-cabezas-basurko-itsasoa-hustuko-bagenu-plastikoz-kutsatutako-larre-zabalak-ikusiko-genituzke-egoera-kezkagarria-da
Kantauri Itsasoko kutsadura monitorizatzeko AZTIren lehen ikerketek ondorioztatu dutenez, Lapurdiko uretan lauzpabost plastiko gehiago dago Gipuzkoan baino. Lema, Ulises eta Sumideros proiektuei esker, hondakin plastikoek jarraitzen dituzten ur-korronteen ibilbideak eta akumulazio guneak identifikatzen ari dira. Eta puntako teknologiaz lagunduta ere, itsas hondoko hondakinen mapa osatzen ari dira.
Bakardaiztegiko erreka hertzeko garbiketa martxan da. 🫧🧹
Zer garbitu badago! 🗑️🚯🚮
👉 https://labur.eus/5n4N4
Lezoko udala erreka bazterren garbiketa lanei ekiten ari da aste honetan, Gipuzkoa Foru Aldundiak hondakin sakabanatuen fokoei aurre egiteko ekintzetan diruz lagundutako proiektu baten baitan. Ingurunea garbi mantentzeko eta elementu kutsagarriak herri paisaiatik kentzeko beste pauso bat eman du Lezoko Udalak.
Nafarroako energia kontsumoaren azterketa aurkeztu du Nafarroako Gobernuak, 2022ko datuekin. Eta baikortasun handiz egin du, eraginkortasun energetikoan, kanpoko energia-iturriekiko mendekotasun txikiagoan eta deskarbonizazioan egindako aurrerapen gisa aurkeztuz.