kabiadurango (@[email protected])

Aurten Kabi@ abenduaren 5ean eta 6an izango da. Goizetan // Bizenta Mogel Liburutegian Arratsaldetan // Landako Guneko Areto Nagusian

Pixelfed
Oñatin,
#Onaro-rekin elkarlanean, software librea erabiliz sarearen monitorizaziorako tresnak eta matxuren aurrean sendotasuna areagotzeko erredundantziak instalatzen ari gara. #SareLibreak #TelekomunikazioBurujabetza

BIDEOA | Etorkizuna marrazten: Fairphone enpresa eta Onaro proiektua

#Euskarabildua jardunaldiaren baitan Iratxe Acha eta Xabier Igartuak bi kasu praktiko ekarri zituzten San Telmo museora: #Fairphone telekomunikazio enpresa eta Oñatiko #Onaro proiektua:
https://www.argia.eus/multimedia/solasaldiak/etorkizuna-marrazten-fairphone-eta-onaro-proiektua

Etorkizuna marrazten: Fairphone eta Onaro proiektua

2021eko Euskarabildua jardunaldiaren baitan Iratxe Acha eta Xabier Igartuak bi kasu praktiko ekarri zituzten San Telmo museora. Lehenak, Fairphone telekomunikazio enpresa eta Igartuak Oñatiko Onaro proiektua. Fairphone enpresa holandar bat da, bidezkoagoa den industria elektronikorako mugimendua eraikitzen ari dena eta Iratxe Achak tresna honen erabiltzaile bezala bere esperientzia partekatu du. Fairphone-en bokazioa zera da: justizia handiagorantz lan egiteko beharrari buruzko sentsibilizazioa areagotzea, bere ekintzarekin eredu izatea, eta enpresa gehiagok bere urratsak jarrai ditzaten lortzea. Xabier Igartua, berriz, Onaro proiektuko kidea da, Oñatik sektore elektrikoan burujabetzan egin duen ibilbideari esker sortu den ekimena. Proiektu honek telekomunikazio operadoreen eremura eramaten du burujabetza, banda zabala oraindik ez duten auzo eta eremuetara eramateko helburuarekin, zerbitzu jasangarria bermatzeko helburuarekin batera.

Argia
Etorkizuna marrazten - kasu praktikoak: Iratxe Acha (Fairphone) - Xabier Igartua (Onaro) https://peertube.euskarabildua.eus/videos/watch/040a065f-1426-42aa-9dd9-9cac8ab84a4b
Etorkizuna marrazten - kasu praktikoak: Iratxe Acha (Fairphone) - Xabier Igartua (Onaro)

PeerTube
#Oñati​ko alkateorde Xabier Igartuak #Onaro proiektua aurkeztuko digu. Proiektu honek telekomunikazio operadoreen eremura eramaten du burujabetza, banda zabala oraindik ez duten auzo eta eremuetara eramateko eta zerbitzu jasangarria bermatzeko helburuarekin.