Ohiko prozedura medikoak gizonen anatomiarentzat diseinatu dira. Hortaz, ez dira egokiak emakumeentzat, eta askoz ere desatseginagoak eta mingarragoak dira, gizonentzat baino. Adibidez: kolonoskopia, uretraren kateterazioa, bizkarrezurreko puntzioa...

Horrek, kaltea egiteaz gain, emakumeek medikura joateari uztea ekar dezake, eta, beraz, ez jasotzea behar duten arreta

@TheConversationUK bidez:

https://theconversation.com/routine-medical-procedures-can-feel-harder-for-women-heres-why-274041
#osasuna #medikuntza #sexua #generoa

Routine medical procedures can feel harder for women – here’s why

When medical procedures are designed around male anatomy, women often pay the price – in pain, difficulty and dismissal.

The Conversation

#Nobel Sariak
Mary E. Brunkow, Fred Ramsdell eta Shimon Sakaguchi ikertzaileek jasoko dute 2025eko Fisiologia edo Medikuntzako Nobel Saria
Haien lanek gaixotasun autoimmuneak ulertzeko eta immunitate-sistemarekin lotutako beste gaitz batzuk tratatzeko bide berriak irekitzeko balio izan dute.

👉 Azalpenak #Elhuyar aldizkarian: https://aldizkaria.elhuyar.eus/albisteak/medikuntzako-nobel-saria-immunitate-sistema-nola-k/
#medikuntza #Nobelak

Medikuntzako Nobel Saria, immunitate-sistema nola kontrolatzen den argitzeagatik

Mary E. Brunkow, Fred Ramsdell eta Shimon Sakaguchi ikertzaileek jasoko dute 2025eko Fisiologia edo Medikuntzako Nobel Saria, “tolerantzia immunologiko periferikoan egindako aurkikuntzengatik". Nobel Akademiak azaldu duenez, gorputzaren immunitate-sistemak kontrol zorrotza dauka, norberaren molekulak eta arrotzak bereizteko, eta, hala, organo et

Elhuyar aldizkaria

Bazkalondoko eztabaidarako:

Medikuntza androzentrikoa izan da historikoki. Horrek ondorio txarrak ekarri ditu emakumeentzat; hortaz, sexua eta generoa aintzat hartzeko neurriak hartu dira. Baina zenbateraino da egokia bereizketa hori?

👉 Bi ikuspegi desberdin eta osagarri, A. Labaka erizain eta psikologoaren eta A. Etxeberria filosofoaren eskutik, #Elhuyar aldizkarian:

https://aldizkaria.elhuyar.eus/analisiak/sexua-eta-generoa-medikuntzan/
#generoa #sexua #binarismoa #medikuntza

Sexua eta generoa medikuntzan

Agerikoa da emakumeak baztertuta egon direla medikuntzan eta ikerketa medikoetan, izan sexu-­ezaugarriengatik, izan generoarengatik. Horrek ondorio kaltegarriak ekarri dizkie emakume gisa identifikatzen direnei. Kalte horiek saihesteko eta diskriminazioa gainditzeko, adostasun zabala jaso dute sexua eta generoa arlo medikoan aintzat hartzeko eman d

Elhuyar aldizkaria
#Elhuyar aldizkariaren azken zenbakian, medikuntzan eta ikerketa medikoetan emakumeak ez baztertzeko neurriak hartu ditugu gaitzat. Izan ere, batzuen ustez, neurri horiek ez dira nahikoak, eta beste batzuek zalantzan jartzen dute neurri horien egokitasuna. Ainitze Labaka erizainak eta psikologian doktoreak eta Arantza Etxeberria filosofoak beren ikuspegia eman dute, analisi banatan:
https://aldizkaria.elhuyar.eus/analisiak/sexua-eta-generoa-medikuntzan/
#sexua #generoa #medikuntza #bazterkeria #filosofia
Sexua eta generoa medikuntzan

Agerikoa da emakumeak baztertuta egon direla medikuntzan eta ikerketa medikoetan, izan sexu-­ezaugarriengatik, izan generoarengatik. Horrek ondorio kaltegarriak ekarri dizkie emakume gisa identifikatzen direnei. Kalte horiek saihesteko eta diskriminazioa gainditzeko, adostasun zabala jaso dute sexua eta generoa arlo medikoan aintzat hartzeko eman d

Elhuyar aldizkaria

Hainbat gaixotasun izateko arriskua aurresateko balio dezaketen ehunka markatzaile molekular identifikatu dituzte listuan EHUko ikertzaile batzuek, hala nola minbizia, patologia kardiobaskularrak, diabetesa eta asaldura neurodegeneratiboak

#Elhuyar aldizkarian:
👉 https://aldizkaria.elhuyar.eus/albisteak/hainbat-gaixotasunen-arriskua-aurresateko-markatza/

#zientzia #medikuntza

Hainbat gaixotasunen arriskua aurresateko markatzaileak identifikatu dituzte listuan

Hainbat gaixotasun izateko arriskua aurresateko balio dezaketen ehunka markatzaile molekular identifikatu dituzte listuan EHUko ikertzaile batzuek. Minbizia, patologia kardiobaskularrak, diabetesa eta asaldura neurodegeneratiboak dira gaixotasun horietako batzuk. Diagnostiko goiztiarraren eta doitasunezko medikuntzaren testuinguruan tresna boterets

Elhuyar aldizkaria

#Elhuyar aldizkariaren azken zenbakian, analisien atalean, Ruth Salaberria Udaberen zainketa intentsiboetan espezialistak eta Aitor Montes Lasarte familia-­medikuaren ikuspegiak bildu ditugu:
🔸 Ama hizkuntza medikuntzan
🔸 Hiltzekoak eta hitzekoak

https://aldizkaria.elhuyar.eus/analisiak/euskara-osasungintzan/

Aldizkaria osorik paperean jaso nahi baduzu, harpidetu urtean 28€-ren truke

#medikuntza #euskara #iritzia

Euskara osasungintzan

Osakidetzak berak aitortzen duenez, “komunikazioa tresnarik garrantzitsuenetako bat da jarduera asistentzialean; beraz, zerbitzuaren kalitatea bermatzeko, ezinbestekoa da paziente eta erabiltzaileak erosoen eta seguruen sentitzen diren hizkuntza ofizialean jardutea”. Horretarako, besteak beste, Osakidetzak aukera ematen du harremanak EAEko zein

Elhuyar aldizkaria

Sexuaren eta generoaren arabera, hipertentsioa, diabetesa eta hiesa desberdin pairatzen, diagnostikatzen eta tratatzen dira, hainbat herrialdetan.

Egileen esanean, lanak agerian jarri du datuak bereizita jasotzeko eta erabiltzeko garrantzia, gaitz horiei aurre egin ahal izateko diskriminaziorik gabe

👉 Ikerketa osoa, irekian: https://journals.plos.org/plosmedicine/article?id=10.1371/journal.pmed.1004592

#sexua #generoa #medikuntza #diskriminazioa

Sex-disaggregated data along the gendered health pathways: A review and analysis of global data on hypertension, diabetes, HIV, and AIDS

In a review of global datasets for hypertension, diabetes, HIV, and AIDS, Alessandro Feraldi and colleagues investigate the importance of sex-disaggregated data.

Pilar Nicolas UPV/EHUko ikertzaileak Europako DNA katalogorik handienaren sorreran parte hartu du - Campusa

Campusa

Mijo Lizarzaburu filosofo transfeminista eta ikertzailearen esanetan, lodifobia estrategia politiko bat da, gizartea, eta, bereziki emakumeak, diziplinatzeko.

➕ Horri buruz, alderdi medikotik eta farmakologikotik, Berrian:

https://www.berria.eus/bizigiro/analisia-bizigiro/argaltzea-osasunagatik_2134364_102.html

#zientzia #medikuntza #farmakologia #generoa #lodifobia

Argaltzea, osasunagatik?

Mijo Lizarzaburu filosofo transfeminista eta ikertzailearen esanean, lodifobia estrategia politiko bat da, gizartea, eta, bereziki emakumeak, diziplinatzeko. Alderdi eskotako arrazoiek berresten du...

Berria
🎖️ Victor Ambros eta Gary Ruvkun mikroRNAren aurkikuntzagatik eta gene post-transkripzionalen erregulazioan duen paperagatik.
#NobelSariak #Medikuntza #emakumeakzientzian
@koldotxu