Bihar 11:00-13:00 bitartean @Torrekua|ko Komunitatearen Barne Mintegia egingo dugu, @ereiten + @Teks + @euwikipedia (@theklan) elkarlanean ikasiz.

Gipuzkoako historia aitzaki, #wikipedia/ #commons/ #wikidata eremuetan egin ditzakegunetan sakonduko dugu, konspirazio berriak prestatzeko:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Atari:Hezkuntza/Lehiaketak/Ipuscuatik_Gipuzkoara

Ei, etorri nahi baduzue, tokia egingo dizuegu #Torrekuan.

#Orereta #Errenteria #EzagutzaLibrea #Iputza #Gipuzkoa #HerritarronHistoria

Atari:Hezkuntza/Lehiaketak/Ipuscuatik Gipuzkoara - Wikipedia, entziklopedia askea.

'Gipuzkoa, 1000 urte'

https://etzi.pm/gipuzkoa-1000-urte/

«Boterea, harreman sozialak, lurralde-egitura bilakatzea dugu, hain zuzen ere, Barrena irakaslearengandik jasotako ideia nagusienetakoa.»

@raki|ak goiargitzen duenari kasu egin!

#Iputza #Gipuzkoa #HerritarronHistoria

Gipuzkoa, 1000 urte - etzi.pm

Gipuzkoa, mila urteko historia: Elena Barrena Osorori gorazarre liburuaren portada.

etzi.pm

@raki
Urte hasieran Faktoria Magazina-n ekimeren bueltan aritu ginen (31:55 minutatik aurrera).

https://www.eitb.eus/eu/nahieran/irratia/euskadi-irratia/faktoria-magazina/osoa/9661916/

#ElenaBarrena #Gipuzkoa #Iputza

Faktoria magazina (2025/01/01)

Aktualitatea, kazetaritza gai propioak, gertuko istorioak, jolasa. Goiz-pasarako konpainiarik onena, Maider Segurolak gidatuta.

EITB

Hortxe duzue mila urteurrenaren gure ospakizuna.
Gipuzkoa ez ezik, Elena Barrena ere ospatzen dugu.

https://etzi.pm/gipuzkoa-1000-urte/

#ElenaBarrena #Gipuzkoa #Iputza

Gipuzkoa, 1000 urte - etzi.pm

Gipuzkoa, mila urteko historia: Elena Barrena Osorori gorazarre liburuaren portada.

etzi.pm

Gipuzkoa, 1000 urte

Izenburua: Gipuzkoa, mila urteko historia: Elena Barrena Osorori gorazarre.
Idazlea: autore ugari; Juan Carlos Mora Afán eta David Zapirain Karrika editore.
Argitaletxea: Farmazia Beltza, 2025
ISBN 978-84-123140-9-0

Gipuzkoa izango zenaren lehen aipuak 1000 urte beteko duen honetan, Iputzatik Gipuzkoara doan bidea hartzen du hizpide talde-lan honek.

Iputza ez da Gipuzkoa. Lehena bigarrena bihurtuko zela ez zegoen inon idatzita. Ezta bihurtze hori nolakoa izango zen ere. Boterea, harreman sozialak, lurralde-egitura bilakatzea dugu, hain zuzen ere, Barrena irakaslearengandik jasotako ideia nagusienetakoa. Ikuspuntu horrek betikotasuna jartzen du zalantza, izaki politikoak unean uneko emaitza direla iradokiz. Izaki horiek ez dira berez sortzen, ezta ezinbestean ere, gizartea osatzen dutenen erabakien eta indar harremanen emaitzez baizik, ingurunea eraldatuz eta ikusmolde zehatzen bidez.
Prozesu horrek osatzen du Historia.

Elena Barrena Osororen doktore-tesia ezinbestekoa izan zen Gipuzkoa deritzogun izakia sozialaren osaketa ulertu ahal izateko, bai eta Probintziatzat jotzen dugun horren aurrekoak nolakoak ziren ezagutzeko ere.

Hori dela eta, liburu honek badu alde aldarrikatzailea, Barrena beraren aldarria, hain justu. Izan ere, artikulu sorta batek Elena Barrena Osoro irakasle, mentore eta ikertzaile hartzen du ardatz (Zapirain, Landaberea eta Arrietaren artikuluak); beste batzuk, berriz, Barrenak aztertu esparru historikoan kokatzen dira, ikerketa berriak burutuz (Mendizabal eta Irixoarenak); azkenik, (Marinek eta Achonek) Elenarengandik jaso ikuspuntua Historia ikertzeko, ildo historiografikoa sortzeko, erabiltzen dute. Azkenik, wikipediaren sarrerako lotura prestatu du Irasuegik.

Ereiten enpresak bultzatu ekimena, Raki elkarteak liburu bihurtu eta Farmazia Beltzak argitaratu du.

#ElenaBarrena #Ereiten #FarmaziaBeltza #Gipuzkoa #HerritarronHistoria #historia #Iputza #liburuak #wikipedia

https://etzi.pm/gipuzkoa-1000-urte/

Elena Barrena - Wikipedia, entziklopedia askea.

Kasu botikazale! Badator aurtengo lehen botika:

'Gipuzkoa mila urteko historia. Elena barrena Osorori gorazarre'

Gipuzkoa izango zenaren lehen aipuak 1000 urte beteko duen honetan, Iputzatik Gipuzkoara doan bidea hartzen du hizpide talde lan honek.

#Iputza #Gipuzkoa #GI35 #G1025

cc/ @ereiten

Bihar goizean Altzon: Altzotik Altzora. Ibilbide historikoa (X-XX).
Mikel Gorrotxategi Nieto eta Manu Olano Jauregi lagun.
R.L. Stevenson aipatzearren, Altzoko lagunek gaita jo eta guk dantza. (eta hori izango da, gainera, gure hitzaldiaren hasiera).
#Altzo #Iputza #G1000

'Elena Barrena Osoro, Wikipedian lanean jarraitzeko proposamen bat'

https://www.ereiten.eus/elena-barrena-osoro-wikipedian-lanean-jarraitzeko-proposamen-bat-20250131/

Gure herrietako historialari, artxibozale, liburuzain eta bestelako izakiei zuzendutako proposamena, #diotenez liburu baten hitz oste ere bihurtuko dena @ereiten|eko lagunen proiektuan.

@euwikipedia

#Wikipedia #Gi1025 #Iputza #WikiLanak #ElenaBarrenaOsoro

Elena Barrena Osoro, Wikipedian lanean jarraitzeko proposamen bat - Ereiten

Elena Barrena Osoro (Eibar, 1953ko maiatzaren 27), historialaria eta irakaslea, Gipuzkoako lurralde historikoaren erdi aroko historia ikerketan jardun du bereziki. Deustuko Unibertsitatean doktoratu zen Gipuzkoaren sorrera historikoari buruzko tesiarekin. Artikulu hau idatzi eta amaitu dudan egunean, horrela deskribatzen du Wikipediak Elena Barrena Osoro1, deskribapen horretan bi erreferentzia eta bost esteka daude informazioa osatzen duten Wikipediako…

Ereiten

«Laster 1000 urte beteko ditu Gipuzkoak. Edo, hobeki esanda, hari buruz ezagutzen dugun lehen aipamen historikoak»

www.ereiten.eus/iputza-eta-gipuzkoa-mila-urteko-historia-elena-barrena-osorori-gorazarre-20240227/

Ereiteneko lagunek proposatuta, Elena Barrena Osorok egindako lanketa historiko hau ezagutu eta zabaltzeko lanketan sartu naiz. Irakurtzen.

#G1025 #Iputza #Gipuzkoa

(comment on La formación histórica de Guipúzcoa)

Iputza eta Gipuzkoa: Elena Barrenari gorazarre - Ereiten

Iputza eta Gipuzkoa: mila urteko historia. Elena Barrena Osorori gorazarre. #G1025 eta #GI35 Laster 1000 urte beteko ditu Gipuzkoak. Edo, hobeki esanda, hari buruz ezagutzen dugun lehen aipamen historikoak. Elena Barrena Osororen tesiak ere urteurrena du aurten: 35 egingo ditu. Tesi horretan Iputzaren esanahia jorratu eta ulergarri bihurtu zuen Barrenak, eta Gipuzkoa deitzen dugun izaki…

Ereiten