Abenduaren 2an, Elena Barrena Osoro zenak Gipuzkoako Ondare saria jasoko du hil ostekoan.
Arratsaldea gurekin elkarrekin pasa nahi izanez gero, hona hemen gonbidapena. zuek izena [email protected] helbidean eman.
Abenduaren 2an, Elena Barrena Osoro zenak Gipuzkoako Ondare saria jasoko du hil ostekoan.
Arratsaldea gurekin elkarrekin pasa nahi izanez gero, hona hemen gonbidapena. zuek izena [email protected] helbidean eman.
#Wikipedia editatzeko lehiaketa antolatu dute @euwikipediak, @Teksek eta Gipuzkoako Artxibo Orkorrak, #Ipuscuatik #Gipuzkoara, Gipuzkoako 1.000 urteko historian ekarpena egiteaz gain, #ElenaBarrenaren lana goraipatzeko helburuarekin!
Ekimenarekin bat egin nahi dugu gure Fakultatetik, nola ez, guretzat erreferentziazko pertsona den Elenaren goraipamen horretan, zuzeneko edizio-saio batekin:
📅 apirilak 11, ostirala
🕙 10:00–12:00
🏛️ Foro aretoa (Larramendi eraikina)
📅 apirilak 11, ostirala 🕙 10:00–12:00 🏛️ Foro aretoa (Larramendi eraikina) Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak TEKS elkartearekin eta Gipuzkoako Artxibo Orokorrarekin batera antolatutako Ipuscuatik Gipuzkoara lehiaketan parte hartzeko antolatu dugu Wikipedia editatzeko aurtengo bigarren saio hau, lehiaketak proposatzen duen Elena Barrena Osoren lana goraipamenarekin bat eginez.
@raki
Urte hasieran Faktoria Magazina-n ekimeren bueltan aritu ginen (31:55 minutatik aurrera).
https://www.eitb.eus/eu/nahieran/irratia/euskadi-irratia/faktoria-magazina/osoa/9661916/
Hortxe duzue mila urteurrenaren gure ospakizuna.
Gipuzkoa ez ezik, Elena Barrena ere ospatzen dugu.
Gipuzkoa, 1000 urte
Izenburua: Gipuzkoa, mila urteko historia: Elena Barrena Osorori gorazarre.
Idazlea: autore ugari; Juan Carlos Mora Afán eta David Zapirain Karrika editore.
Argitaletxea: Farmazia Beltza, 2025
ISBN 978-84-123140-9-0
Gipuzkoa izango zenaren lehen aipuak 1000 urte beteko duen honetan, Iputzatik Gipuzkoara doan bidea hartzen du hizpide talde-lan honek.
Iputza ez da Gipuzkoa. Lehena bigarrena bihurtuko zela ez zegoen inon idatzita. Ezta bihurtze hori nolakoa izango zen ere. Boterea, harreman sozialak, lurralde-egitura bilakatzea dugu, hain zuzen ere, Barrena irakaslearengandik jasotako ideia nagusienetakoa. Ikuspuntu horrek betikotasuna jartzen du zalantza, izaki politikoak unean uneko emaitza direla iradokiz. Izaki horiek ez dira berez sortzen, ezta ezinbestean ere, gizartea osatzen dutenen erabakien eta indar harremanen emaitzez baizik, ingurunea eraldatuz eta ikusmolde zehatzen bidez.
Prozesu horrek osatzen du Historia.
Elena Barrena Osororen doktore-tesia ezinbestekoa izan zen Gipuzkoa deritzogun izakia sozialaren osaketa ulertu ahal izateko, bai eta Probintziatzat jotzen dugun horren aurrekoak nolakoak ziren ezagutzeko ere.
Hori dela eta, liburu honek badu alde aldarrikatzailea, Barrena beraren aldarria, hain justu. Izan ere, artikulu sorta batek Elena Barrena Osoro irakasle, mentore eta ikertzaile hartzen du ardatz (Zapirain, Landaberea eta Arrietaren artikuluak); beste batzuk, berriz, Barrenak aztertu esparru historikoan kokatzen dira, ikerketa berriak burutuz (Mendizabal eta Irixoarenak); azkenik, (Marinek eta Achonek) Elenarengandik jaso ikuspuntua Historia ikertzeko, ildo historiografikoa sortzeko, erabiltzen dute. Azkenik, wikipediaren sarrerako lotura prestatu du Irasuegik.
Ereiten enpresak bultzatu ekimena, Raki elkarteak liburu bihurtu eta Farmazia Beltzak argitaratu du.
#ElenaBarrena #Ereiten #FarmaziaBeltza #Gipuzkoa #HerritarronHistoria #historia #Iputza #liburuak #wikipedia
Gaur Gipuzkoaren milurteurrena eta Elena Barrena Osoro irakaslea uztartzen zituen ekimenaren lehen geltokira iritsi gara.
Lehena, orain honi liburu forma emango diogulako.
Eta, lehena, @birasuegi edo bere klonen bat tartean izada, amaiera hasiera bihurtu delako.
kontatuko, kontatuko
https://www.ereiten.eus/berria/elena-barrera-osoro/