RE: https://tkm.eus/@tokikom/113900004214461177

Gogoratu zerrenda honetan dituzuela toki komunikabideen Mastodoneko kontuak. Zuen herriko informazioa jarrai dezakezue haien bidez, edo herriaren zein eskualdearen traolari jarraituta. Adibidez: #Tolosaldea

#tokikomunikabideak #fediaholkua #hedabideak #informazioa #albisteak

@bixerdo Ia hamar urte pasa dira eta #IFLA-k egindako infografia hau garrantzitsua da. Kultura Ministerioaren erantzun bikaina #Liburutegien_Egunak aurtengo leloak. #liburutegiak pertsona kritikoak dira; manipulazioaren aurka, #informazioa.

#AA #txatbot sistemek sortzen duten #desinformazioa bikoiztu egin da urtebetean. %18tik %35era, baina ei, produktibitatea eta hori!

https://risky.biz/risky-bulletin-ai-chatbot-disinformation-doubles-in-a-year/

#adimenartifiziala #pAAte #fuAAgras #informazioa

Risky Bulletin: AI chatbot disinformation doubles in a year - Risky Business Media

The internet's top AI chatbots provide answers with false claims twice as much as they did last year.The disinformation rates of the top 1 [Read More]

Aurten ere #Gakoak aldizkaria babestu dugu, jendarte justu baten alde, ekintzarako komunitate kritiko eta irakurriak ezinbestekoak izango direlako, nabarmen.

https://www.argia.eus/gakoak/2025/hartu-edo-utzi

Talaios kooperatibak, informazio burujabetza eta lan burujabearen ildoekin bat egiten duen @argia sustatu eta zabaltzen jarraituko du.

Irakurri aldizkaria hemen:
https://www.argia.eus/gakoak/2025

#ESE #Informazioa #BurujabetzaK

Bizi garen garaiotan, oso garrantzitsua da #zurrumurruak benetako albisteetatik bereiztea. @Plaentxia​ko lankideek atal berria zabaldu dute webgunean, herrian dabiltzan zurrumurru faltsuak gezurtatzeko. Ekimen ederra!

https://plaentxia.eus/bereziak/zurrumurru-faltsuak

#0KMKomunikazioa #soraluze #plaentxia #informazioa

Zurrumurru faltsuak - Bereziak - Plaentxia.eus

Herrian zabaltzen diren zurrumurru faltsuak gezurtatuko dira kanal honetan.

Kanibalismo-sintetikoaren eta kakaztearen ibaietan

Sare sozialen bidez galdetu nuen informazio iturri zuzen eta interesgarriak proposatzerik zuen norbaitek eta ez nuen erantzunik jaso. Beharbada artikulu honi erantzun ugari iritsiko zaizkio, baina ez dut uste. Beharbada informazio iturrien bila, ibaian gora jotzeaz nekatu gara; nahiago dugu informazio-ibaiak eraman gaitzan, itsasoan ito behar badugu ere.

Informazioaren kalitatearen beherakada errealitate bat da. Adimen artifizialaren bidez sortutako kalitate baxuko edukia topatzea gero eta ohikoagoa da. Zalantzagarria bada ere, bere burua jango duen kanibalismo-sintetiko baten aurrean egon gaitezkeela diote. Horren aurrean, badira kalitatezko informazioa eta datuak ziurtatzeari ekin diotenak ere.

Zerbitzuen kalitatean ere gainbehera nabarmena da. Orain arteko negozio ereduek enpresa gehienak horretara bideratzen ditu, kakaztea deitu izan zaion eredutik. Behin, bitan, hirutan gertatzen bada, patroi argi bat dagoela esateko garaia iritsi da. Bere burua soluzio-faltsu bezala aurkezten saiatuko direnak ere ez dira faltako.

Kanibalismo-sintetikoari eta kakazteari aurre egiteko soluzio magikorik ez dago, baina badira kontutan hartu beharrekoak. Proiektu, produktu edo zerbitzu ezberdinetan apustu egiten dugunean, hiru faktore hauek kontuan hartzen baditugu, ez dakit soluzioa, baina soluziobide baten aurrean egon gaitezke.

  • Lanaren nolakotasuna: Proiektu (produktu edo zerbitzu) bat sortzeko egiten den lanaren nolakotasuna oso garrantzitsua da. Horrek barne hartzen ditu prozesuan parte hartzen dutenen lan-baldintzak: antolakuntza, eskubideak, ordainsaria, erabaki ahalmena… Baita erabiltzaileena ere, askotan datu-sortzaileak baitira.
  • Erabilera-balioa: Proiektuak truke-balioaren gainetik, erabilera-balioa lehenetsi behar du. Merkatuko logikatik soilik pentsatutako proiektuetan, beti lehenesten dira kapitala jarri dutenen interesak, eta ez besteena.
  • Jabetza kolektiboa: Proiektuak jabetza kolektiboan (komunitarioa, komunala, publikoa…) oinarritua izateak garrantzi handia du. Erabakiak hartzeko azken hitza jabetzak markatzen duelako askotan, baina baita gobernantza eredu partekatuak eta kolektiboak ezartzeko aukera ematen duelako.
  • Ideia hauek ez dira berriak, eta lasai esan dezaket kooperatibismo eraldatzailetik eratorriak direla asko. Teoriaz gain, praktika interesgarriak ere ari dira gertatzen, ez bakarrik teknologia arloan, baita beste sektore batzuetan ere. Ikusi, adibidez, Duralex ekoizpen enpresaren kooperatibizazioa.

    Informazio ibaiari buruz hasi eta Duralexen amaitu badut ere, azpimarratu nahi dut informazio-fluxua berriz ere gure esku hartu behar dugula. Informazio ona izatea ezinbestekoa da erabaki onak hartzeko. Eta hori ez da ematen digutenari men eginez etorriko; gure informazio-iturriak aukeratu, ebaluatu eta gure algoritmoak entrenatzera iritsi beharko dugu horretarako. Digitalitatetik kanpo gehiago pentsatzeko ordua ere iritsi zaigu, baina hori beste egun baterako utziko dut…

    Oharra: Testuan lotura ugari daude, eta bakoitzak mundu bat irekitzen du. Testua loturetan klik egin gabe irakurtzeko moduan idatzi dut, baina loturetan nabigatzeko gonbidapena luzatzen dizuet.

    #datuak #enshitification #informazioa #iturriak #kakaztea #kanibalismo #kapitalismo #teknologia

    https://etzi.pm/kanibalismo-sintetikoaren-eta-kakaztearen-ibaia/

    Gorka Julio ⁂ (@[email protected])

    Zein blog edo erreferentzia uste duzue direla jarraitu beharrekoak? Etorkizuna, teknologia, hacktibismoa, kooperatibak, filosofia...

    Mastodon.eus

    https://etzi.pm/kanibalismo-sintetikoaren-eta-kakaztearen-ibaietan/

    Gorka Julio ⁂ (@[email protected])

    Zein blog edo erreferentzia uste duzue direla jarraitu beharrekoak? Etorkizuna, teknologia, hacktibismoa, kooperatibak, filosofia...

    Mastodon.eus
    REE eta Forestalia enpresek Sakanatik bi #AutopistaElektrikoak egin nahi dituzte...
    Ingurugiroan eta gizartean kriston #inpaktu handiak edukiko dute, biak elkarren ondoan doaz eta!!
    Oso irakur erraza den testu honetan duzu #informazioa, galdera eta erantzun moduan:
    https://sustraierakuntza.org/sakanako-bi-autopista-elektriko-berriei-buruzko-galderak-eta-erantzunak/
    Sakanako bi Autopista Elektriko berriei buruzko galderak eta erantzunak

    Sakanako Guaixe aldizkariak idatzizko elkarrizketa bat egin digu Sakana osoa zeharkatu nahi dituen linea elektrikoen bi proiektuei buruz. Proiektuetako bat Red Electrica Españolarena (REE) da, eta bestea Forestaliarena, eta ia ibilbide osoan paraleloak joango lirateke, bata bestetik 200 bat metrora...

    Fundación Sustrai Erakuntza

    Giza jakintzak // mahai inguruan parte hartuko dugu

    Azaroak 12an Matedero Madrileko Medialab-ean izango gara giza jakintzaren inguruan elkarrizketa batean parte hartzen.

    https://haritulab.eus/giza-jakintzak-mahai-inguruan-parte-hartuko-dugu/

    #Berria #adimenartifiziala #adimena #datua #ezagutza #informazioa #jakintza

    Giza jakintzak // mahai inguruan parte hartuko dugu – HarituLab

    HarituLab