Jean Jaures hil zuten jatetxeak Croissant izena du, Rue du Croissant kalean dagoelako.

Ilgoropileko hilketa erreakzionarioak XX.mendeko Frantzian eragin handia izan zuen, eta besteak beste #GerraHandia izan zen basakeria hura erraztu zuen.

https://eu.wikipedia.org/wiki/Jean_Jaur%C3%A8s?wprov=sfla1

CC/ @joxe

#Bidean #ilgoropila #JeanJaures #Paris #GerraHandia

17.000 pertsona hil ziren 3 hilabetez Linge izeneko muinoan izan zen bataila odoltsuan, 30 minututan itzulia eman diogun 4-5 hektareako eremuan.
Izugarria Lingeko bataila: https://fr.m.wikipedia.org/wiki/Bataille_du_Linge
Orduan Alemania zen Vosgoetako zatian, trintxerak, hilerriak, oroigarriak, mendi paisaia ederraren erdian... tristura eta ohorerik ez.
Oraindik gorpuzkinak agertzen dira.
#GerraHandia #Rhinaldera
Bataille du Linge — Wikipédia

#GerraHandia Eric Vuillarden betaurrekoekin.
Egile honen liburu batzuk irakurriko ditut datozen hilabeteetan, eta noski nire gai-obsesioetako bat lantzen duenetik hasi naiz.
Bikaina 'La batalla de Occidente' [Cas]
#irakurketak
Angulemako #komikia-ren museoko dendan, besteak beste Marko euskalherritarraren eta Holgado herrikidearen #VERDUN seriearen 3 zenbakiak erosi nituen. Bi komikigile handi direlako, #GerraHandia nire obsesioetako bat delako eta frantsesa ikasten jarraitzeko.
Irakurketarekin gozatzen ari naiz. #irakurketak