Harrotasunez, konpromisoz eta jai giroan ospatzen ari gara #BatEgin eguna Bilbon ehunka militanterekin, ezkerreko subiraniston komunitatea elkartzeko aukera paregabea.

Euskal Herriak, Bilbok eta Bizkaiak EH Bilduk defendatzen dituen printzipio eta baloreen geroz eta gehiago antz daukatela frogatu dugu, prest eta indartsu baikaude aurrean ditugun erronkei aurre egiteko.

▶️ ZUZENEAN | Bilboko #BatEgin eguna Arnaldo Otegi eta Maria Del Rioren hitzartzeekin.

https://www.youtube.com/live/4PaCW7xlXAk?si=HfS3dtJ873Aex0mY

Bilbon BAT EGIN | ARNALDO OTEGI eta MARIA DEL RIOren hitzartzeak irekiera ekitaldian

YouTube

Foruen plaza prest!

#BatEgin #Orereta #Errenteria

📌 **GAUR**
📍**11:00 FORU PLAZAN**

Bat Egin Eguna ospatzera gonbidatu nahi zaituztegu Orereta/Errenterian. ✨

Komunitatea biltzeko, aldarrikatzeko eta ospatzeko eguna izango da.

Horretarako, Arkaitz Rodriguezekin solasaldia antolatu dugu. Ondoren, Bixkor Txarangarekin batera, bermuteoa egingo dugu. Amaitzeko, herri argazkia aterako dugu.

Animatu eta zatoz gurekin egun berezi hau ospatzera🎊

#BatEgin #Orereta #Errenteria

Jenderik onena,
munduko hiririk onenaren alde,
onena emateko.

Komunitate militante honetaz harro.
Gora Bilbo! Gora @ehbildu!❤️‍🔥✊
#BatEgin

EH Bilduren atzean komunitate indartsua dago!

Gasteizko #BatEgin egunean argi geratu da geroz eta gehiago direla egunero Euskal Herriaren alde onena emateko prest dauden herritar eta militante konprometituak.

Etxebizitza larrialdia konpontzeko alderdi interesak alde batera uzteko eskatu du Rocio Viterok Gasteizen ospatutako #BatEgin egunean.

«Ez dugu etxebizitza finantz aktibo gisa ulertzen, funtzio soziala lehenetsi behar duen eskubide gisa baizik».

Bilbon eta Euskal Herrian aldaketaren itxaropena gara eta komunitatea da dugun indar eraldatzaile handiena.

🌟✊🎉 Iraultza hau elkarrekin eta alaitasunez egiten jarraitzeko hurbildu ekainaren 6ko EH Bildu Bilbok antolatutako egitarau potentera. Gurekin #BatEgin!

💫EKAINAK 6.
Bilboko #BatEgin Eguna!

❤️‍🔥Egitarau ederra Bilboko ezkertiar independentistok elkartu eta gozatzeko.

@ehbildu|n indarrak batu eraldaketa politiko eta soziala posible egiteko✊

Nazio terminoetan, Alain Iriart abertzalearen izendapenak duen garrantzia nabarmendu du Baionatik Arnaldo Otegik:

«Euskal Herria zazpi lurralde gara, eta gaur Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan lortutakoa betetako amets bat da».

Zazpiak, #BatEgin! ✊🏽