Arratsaldea trikitixaren inguruan piloa ikasten bukatu genuen, eta kontziente izan baita zeinen lan handia dagoen Xabier Malbadiren @SoinuTxuri proiektuaren atzean. Hauspoa gailu elektroniko batean sartzeko buruhauste handiak izan ditu. Entzun ere egin genuen eta primerakoa iruditu zitzaien gerturatutakoei! #60DA
#60DA | Denbora-pasak, zenbaki- eta letra-jolasak, asmakizunak, eskulanak eta beste hamaika jarduera biltzen ditu Gure Zirkua koadernoak (+8). 🎪

#DurangokoAzoka2025|
Nekane Intxaurtza Etxebarria UEUren Argitalpenen arduraduna eta Edorta Arana Arrieta UEUkidea dituzue zain UEUren erakusmahaian. #60DA

Etorri bisitan @Nekane

#DurangokoAzoka2025|

"Bizitza eta egitasmoen izateko arrazoia, zergatia edo norabidea, etekinaren eremutik harago, ez da kontuan hartzen oro har"

https://www.ueu.eus/komunikazioa/albisteak/bizitza-eta-egitasmoen-izateko-arrazoia-zergatia-edo-norabidea-etekinaren-eremutik-harago-ez-da-kontuan-hartzen-oro-har #60da

"Bizitza eta egitasmoen izateko arrazoia, zergatia edo norabidea, etekinaren eremutik harago, ez da kontuan hartzen oro har"

Vanessak, @hybridoa, kaosa inguratzen zuela sentitzen zuen, Inguru ezegonkor hori Sugaar pertsonaia mitologikoa ekarri zion burura: tximistak, ekaitzak,... dana txalapartaren soinuarekin lotu zuen ... azkenean Sugarklaan instalazioa sortuz. #60DA

Informazio gehiago: https://durangokoazoka.eus/eu/egitaraua/1427

#DurangokoAzoka2025|

Barrenkale 16an zain dituzue Oihana Galé Zamponi UEUren Ipar Euskal Herriko arduraduna, Idoia Serrano Pejenaute UEUkidea eta Jon Mentxakatorre Odriozola Filosofia Saileko sailburua "Euskal gizabidearen emarian" liburua sinatzeko prest #60DA

Gamer Gelako bidea aurkitu dabie goiz hontan bideojokotan eta rolean aritu nahi izan dutenak :). #60DA

Mila esker urtero lez @gamerauntsia eta @rolariak !!

Euskaldun berri bat izan genuen ondoren: Alejandra Bueno, berez digitala eta teknologiaren inguruan urteak daramatza esperimentatzen, baina, euskara bereganatzeko bidean bere praktikan erabiltzea erabaki du. Horrela, hitzek duten soinuaren frekuentzia, bibrazio eta koloretan bilakatzen ditu sortzen dituen algoritmoen bitartez, euren arteko harremanen bat bistaratzeko bidean. #60DA

https://www.alejandrabueno.es/hizkiabi.html

hitzaurrea.eus aurkeztu ziguten Piszifaktoria Ideien Laborategia eta Fikzioa Fabrika|ko lagunek.

Herriak, hiriak, beste modu batean bizitzeko pentsatuta. Soinua, itzali ezin duzun zentzumenarekin jasoa, entzumena, protagonismo osoa hartzen du artefaktu honetan.

Erabiltzen duzuenean zure oraina fikzio baten eskutan laga beharko duzu. Bidaia bailitzan azaldu zuten sortzaileek. #60DA

@txerren @maikoxki @Talaioskoop

Zeinen arrasti berezia atzokoa... sortzaile oso ezberdinak bildu ziren gurean, danak erdigunean soinuri loturiko egitasmoak aurkezten #60DA.

Kronika txiki bat partekatuko dizuet...