Eneit Bertiz eta Oihan Aleman lider dira Green Series Nazioarteko XCO Txapelketan

Sunbildarrak lehen postua berreskuratu du sailkapen orokorrean eta iruritarra 23 urtez beheitikoen sailkapen buruan dago, bi probaren faltan
UCI C2 …
https://erran.eus/mendialdea/1779959372881-eneit-bertiz-eta-oihan-aleman-lider-dira-green-series-nazioarteko-xco-txapelketan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #leitzaldea #malerreka #irurita #leitza #sunbilla #kirola #txirrindularitza

Eneit Bertiz eta Oihan Aleman lider dira Green Series Nazioarteko XCO Txapelketan - Mendialdea - Erran.eus

Sunbildarrak lehen postua berreskuratu du sailkapen orokorrean eta iruritarra 23 urtez beheitikoen sailkapen buruan dago, bi probaren faltan UCI C2 mailako 2026ko Green Series Nazioarreko XCO Txapelketaren bosgarren proba egin zen maiatzaren 24an Barakaldon. Scratch edo sailkapen orokorrean bigarren izan zen Eneit Bertiz Apezetxea sunbildarra, Gexan Albisuren gibeletik eta 23 urtez beheitiko kategorian irabazle izan zen Sunbillako txirrindularia. Oihan Aleman Azkarraga iruritarra laugarren izan zen. Egutegiko bosgarren proba izan zen Barakaldokoa (bi falta dira, ekainaren 7koa Arrigorriagako Ollarganen eta ekainaren 21ekoa Lezaman) eta, Ispasterreko laugarren proban parte ez bazuen ere, sailkapen orokorreko buruan dago Eneit Bertiz (650 puntu) eta bigarren da 23 urtez beheitiko sailkapenean (710 puntu), kategoria honetan lider den Oihan Aleman iruritarraren gibeletik (730 puntu). 23 urtez beheitikoan hirugarren da Saltoki Orbea taldeko Jon Egizabal Sagastibeltza leitzarra (700 puntu).

Erran.eus