Askotan aritzen gara hemen Instagramen "baina eske mundu guztia dago" aitzakiaren inguruan, eta aitzaki/arrazoi moduan balio ez badu ere, joder, nahiko egia da πŸ˜‘

Bada, belaunaldi askok han dute dena, eta askok bakarrik han. Eta ez naiz afera pertsonalez ari, baizik eta haien proiektuetaz. Gai ezberdinen inguruko komunikazio proiektuak, edo ilustratzaileak eta kultur/arte munduko jende mordoa, baina mordoa.

Gure hiri/herriko afera kultural "alternatiboak"? Instagramen duzu gehien bat πŸ˜”

Badakit ez dela guk (dena dela garela gu) egin behar dugunik, baina galdera ateratzen zait: Zer egiten dugu honekin?

Nahiko etsitzen nau, eta nahiko izorratzen nau ere, ze gainera, gustatu ala ez, egia da hor egoteari uko egiteak nire (gure akaso) bizitza mugatzen* duela hein batean πŸ˜‘

En fin, joder, redio, aaagggjhhhhhh!

*oso oso ohituta nago nire bizitza halakoengatik mugatua izatera, ez dut inoiz izan Meta (beraz whatsapp) edo Googleeko konturik, pentsa.

Eta ez pentsa, sare marabilloso honek nahi dudanetik asko eta asko ematen dit.

Noski, hemen gaude ere holakoak garelako πŸ˜…, baina, adibidez, Mastodonen eta fedibertsoan dagoen naturarekiko miresmena izugarria da πŸ₯°

Eta, noski, teknologia gogoko baduzu ba hemen erdiak: nerd! πŸ€–

Irakurketak ere, zientzia fikzioa (berriro, nerd!), ilustrazioa ere bada asko eta argazkilaritza (naturarena asko, berriro),... eta, noski, antikapitalismoa 😏

@txo_elurmaluta nik Instagram musikarako gehienbat erabiltzen nuen, eta iritsi zen momentu bat non aspertu besterik ez zidan egiten. Azken finean, musikazale izaten jarraitu dezakezu haiek Instagramen (edo TikToken) jarraitu gabe.

Ilustratzaileekin agian zailagoa izango da, baina orokorrean sentsazioa daukat badagoela "azpiko" tendentzia bat informazio gutxiago jasotzeko (ez dakit ondo azaldu naizen).

@XabierSoto Zer esan nahi duzu azpiko tendentzia horrekin?

Eta bai, ilustratzaileena konkretuki izugarria da, baina bada ere aipatzen nuen mugimendu kultural eta komunikaziozko hori. Badago jende asko gauza interesgarriak esaten instagrameko storyetan 😐

Nik uste ere sentsazioa dudala, baina gero han egotekotan algoritmo ergelak ez zidala nik nahiko nukena erakutsiko eta publizitatearekin oso nazkatuta egonen nintzatekela, hortaz ez da benetan han egoteko nahia, baina baina baina... :P

@txo_elurmaluta @XabierSoto niri antzeko zerbait gertatzen zait, ez dut instagramik, baina Firefoxen uBlock eta halakoak erabilita storynavigation.com web orritik zirikatzen ditut, ez dago algoritmorik, ez publizitaterik, interesa dudan hauei bistadazo bat bota eta horrekin moldatzen naiz. Ez da nahiko nukeena, baina holaxe nabil.
@anabasa @XabierSoto hara, ez nuen ezagutzen hori. milesker 😊
@txo_elurmaluta tendentzia orokorra hor egotea den arren, geroz eta ahots gehiago entzuten direla esanez algoritmoek antsietatea sortzen dietela, eta horregatik denbora gutxiago pasatzen dutela sare sozial toxikoetan irakurtzen / publikatzen.

@XabierSoto @txo_elurmaluta ea guzti hau egia den πŸ’ͺ

Nik IG kontua badut, nahiz eta bertan ezer edo gutxi plazaratu.

Oraindik buruan sartzen ez zaidan gauza bat, nola Gaztetxe, Gazte Asanbladeek eta horrelako mugimenduek IG erabiltzen duten; badirudi ez dela erreflexiorik egiten edo ta bizi irauteko aitzakiarekin erabiltzen dutela.

Gauzak aldatu dira, baina paradoxikoa iruditzen zait 'kontzertu alternatibo' edo herriekintzen berri izateko, #Meta -tik pasa behar izatea.

@bertol @XabierSoto Bai, guztiz, niri horrek pizten eta tristetzen nau, egia esan.

Ze gainera afera hori da: udalak edo instituzio edo leku publiko edo mainstreamagoetan baduzu non begiratu eta enteratu, alternatiboa? instagram πŸ˜”

@txo_elurmaluta @bertol @XabierSoto Nik uste dut tokatzen dela gutxien-gutxienez, turra asko ematea #RapNeurriak ezagutarazteko. Erraz ulertzen dira ta gogoetarako atea zabaltzen dute.

https://rap.komunikilo.org

+RAP! - Inici

@txo_elurmaluta @bertol @XabierSoto Hau, adibidez, negargarria da, kariΓ±o guztiarekin.

@joxe @bertol @XabierSoto Aiiii, bada bai. Hara, ulergarria ere, esan beharko dut, baina negargarria dudarik gabe.

Edit: X-koa ez, hori ez da ulergarria, hori gutxienekoa da egun

@txo_elurmaluta @bertol @XabierSoto Bai ze gainera, justu Korrika izango da 'eske jende guztia hor dagoℒ️' efektuari buelta emateko errazen daukatenetakoa. Mundu guztia dago Korrikan, beharrik ez zulo horietn sartzeko.

Baina bai, gero errealitatea sekula ez da hain erraza πŸ˜”

@joxe @txo_elurmaluta @bertol @XabierSoto pentsa zer indar edukiko lukeen, "zure korrikako argazkiak eta egunerokoa fedibertsoan"(mastodon,pixelfeed,peertube...)
@bertol @XabierSoto @txo_elurmaluta urrutira joan gabe, duela urtebete edo Antzuolako udalak herritarren komunikazio ohituren berri galdeketa egin zuen. Emaitz: whatsapp kanala sortu, eta instagram indartu behar da

@Ionliz @XabierSoto @txo_elurmaluta Duela dexente, emilio labur bat bidali nuen herriko udaletxera, #Fedibertsoa -ri buruz hitz eginez, edo ta behintzat, alternatiba moduan.

Udalak #Meta produktuetan jarraitzen du eta #Fedibertsoa ez da existitzen.

@Ionliz @bertol @XabierSoto Ongi dago galdetzea, baina gero egin beharrekoak beste batzuk dira 😬

@XabierSoto Ah, ados, bai, egia da jendea gero eta argiago duela hori... bainaaaa... hor jarraitzen dute 😬
Badakigu zergatik, errepikatu nirekin: jende guztia hor dagoelakooooo

Baina bai, ea hori argi dutelarik, fedibertsoarekin joaten garenean lotura egiten duten 😏

@txo_elurmaluta martxa honetan egia esan konformatuko nintzateke jende gehiagok sare toxikoetatik alde egingo balu, hona ez badatoz ere.

@txo_elurmaluta
@XabierSoto "jende guztia hor dagoelako" <- Ze zaila honi aurre egitea.

Cory Doctorowek "enshitification" liburuan interoperabilitatea aipatzen du soluzio gakoetako bat bezala. Instituzioetatik plataformak "konpontzeko" mugimendu txiki bat somatzen da azkenaldian, baina neurriak praktikan ez dira batere eraginkorrak, eta plataformei botere gehiago ematea eskatzen dute (mezuen kontrolerako zifraketa puskatzea adibidez).

1/2

Plataformek erabiltzaileak soka motzarekin lotuta dituzten bitartean gauzak aldatzea zaila izango da. Aldaketa kostua garestia da maila indibidualean.

Aldiz erabiltzaileek edozein momentutan egin badezakete alde, plataformak hobeto portatuko dira (neurri batean behintzat), eta gainera alternatiba komunitarioak erakargarriagoak izango dira.
2/3
@txo_elurmaluta @XabierSoto

Ez dut konpetentziaren mirarian sinisten, baina gauden egoeran egonda ezinbesteko baldintza ikusten dut arrakalak bilatzen hasteko.

Beraz: plataformak ahuldu, ez konpondu.
3/3
@txo_elurmaluta
@XabierSoto

@galaipa @XabierSoto Bai ba, ea egia den Europak zozer egiten duela benetan guzti honekin... ongi ikusia diozua.
milesker

Eta uste dut, gainera, estatu espainoleko afera dela hein handi batean, ez dakit, hori da sentsazioa. Ze badirudi, adibidez ilustratzaileetaz hitzegiten, AEB eta UKn adibidez, Blueskyen daudela gehio (nire irudipenak), baina estatu espainolean ez dakit zer gertatzen den.

Gauza bera da Whatsappekin, estatu espainola da gehien erabiltzen den tokietako bat, norbaiti entzun nion whatsapp hemendik zela "como una religion" (omen %85-90a erabiltzen duela) 🀷

Besterik gabe... altuan pentsatzen

@txo_elurmaluta oso interesgarria da gaia. Nik neuk ez dut inoiz konturik egin instagramen eta ez dut "falta" igartzen. Baina antzera gertatzen zait adibidez ChatGPT eta halakoekin. Badakit jende asko eta askorentzat ezinbestekoak direla, baina niri konkretuki ez dit fomorik eragiten.

Whatsapp uztea bai izan zen piska bat traumatikoa (niretzat baino gehiago inguruarentzat) baina Insta, Facebook, Threads, TikToki... Ez dakit, Grindr edo Tindr bezain urrun gelditzen zaizkit XD

@txerren @txo_elurmaluta ez da kontu pertsonala, zuri edo hari zer eragingo. Estrukturala da kontua. Nire inpresioa da Instagram dela euskarazko komunikazioaren erdigunea 2026an, ez Berria taldea, ez EITB, ez beste ezer. Eta erdarazko EHko komunikazioarena ere bai, bide batez.
@luistxo bai hortan guztiz eta erabat ados. Hala ere bizipen pertsonala aportatu nahi izan diot @txo_elurmaluta ren hausnarketari. Azkenean estruktura guk egiten dugu baita ere. Dena da erreala.
@txerren @luistxo Eskertzen dut ere bizipen pertsonala, ze hala bizi dut nik ere. Baina bai, betikoa, bizipen pertsonalak gehienetan ez dire horren pertsonal πŸ˜…
@luistxo @txerren Bai, nik uste diozuna dela eta hori da arazo estruktural handia. Eta bai, euskaraz, gazteleraz, dena. Nik estatu espainarri zabaltzen diot, ze, adibidez, Kataluniatik ere... benda dena insta... buf.

@txerren Bai bai. Niretako ChatGPTrekin edo besteren batekin ezberdintasun nabaria dago eta da besteek egiten dutenaz jakitea.

Niri berez ez dit fomorik sortzen, baina bai eztakit nortaz hitzegiten didatenean eta: bakarrik insta, ezdakit noren bideo interesgarria ikusi eta: bakarrik insta, etab. luze bat.

Ze afera da niri heltzen zaidana edo nire inguruan dudana ez dela titok, adibidez, den dena da insta 😬