Askotan aritzen gara hemen Instagramen "baina eske mundu guztia dago" aitzakiaren inguruan, eta aitzaki/arrazoi moduan balio ez badu ere, joder, nahiko egia da πŸ˜‘

Bada, belaunaldi askok han dute dena, eta askok bakarrik han. Eta ez naiz afera pertsonalez ari, baizik eta haien proiektuetaz. Gai ezberdinen inguruko komunikazio proiektuak, edo ilustratzaileak eta kultur/arte munduko jende mordoa, baina mordoa.

Gure hiri/herriko afera kultural "alternatiboak"? Instagramen duzu gehien bat πŸ˜”

Badakit ez dela guk (dena dela garela gu) egin behar dugunik, baina galdera ateratzen zait: Zer egiten dugu honekin?

Nahiko etsitzen nau, eta nahiko izorratzen nau ere, ze gainera, gustatu ala ez, egia da hor egoteari uko egiteak nire (gure akaso) bizitza mugatzen* duela hein batean πŸ˜‘

En fin, joder, redio, aaagggjhhhhhh!

*oso oso ohituta nago nire bizitza halakoengatik mugatua izatera, ez dut inoiz izan Meta (beraz whatsapp) edo Googleeko konturik, pentsa.

Eta ez pentsa, sare marabilloso honek nahi dudanetik asko eta asko ematen dit.

Noski, hemen gaude ere holakoak garelako πŸ˜…, baina, adibidez, Mastodonen eta fedibertsoan dagoen naturarekiko miresmena izugarria da πŸ₯°

Eta, noski, teknologia gogoko baduzu ba hemen erdiak: nerd! πŸ€–

Irakurketak ere, zientzia fikzioa (berriro, nerd!), ilustrazioa ere bada asko eta argazkilaritza (naturarena asko, berriro),... eta, noski, antikapitalismoa 😏

@txo_elurmaluta nik Instagram musikarako gehienbat erabiltzen nuen, eta iritsi zen momentu bat non aspertu besterik ez zidan egiten. Azken finean, musikazale izaten jarraitu dezakezu haiek Instagramen (edo TikToken) jarraitu gabe.

Ilustratzaileekin agian zailagoa izango da, baina orokorrean sentsazioa daukat badagoela "azpiko" tendentzia bat informazio gutxiago jasotzeko (ez dakit ondo azaldu naizen).

@XabierSoto Zer esan nahi duzu azpiko tendentzia horrekin?

Eta bai, ilustratzaileena konkretuki izugarria da, baina bada ere aipatzen nuen mugimendu kultural eta komunikaziozko hori. Badago jende asko gauza interesgarriak esaten instagrameko storyetan 😐

Nik uste ere sentsazioa dudala, baina gero han egotekotan algoritmo ergelak ez zidala nik nahiko nukena erakutsiko eta publizitatearekin oso nazkatuta egonen nintzatekela, hortaz ez da benetan han egoteko nahia, baina baina baina... :P

@txo_elurmaluta tendentzia orokorra hor egotea den arren, geroz eta ahots gehiago entzuten direla esanez algoritmoek antsietatea sortzen dietela, eta horregatik denbora gutxiago pasatzen dutela sare sozial toxikoetan irakurtzen / publikatzen.

@XabierSoto @txo_elurmaluta ea guzti hau egia den πŸ’ͺ

Nik IG kontua badut, nahiz eta bertan ezer edo gutxi plazaratu.

Oraindik buruan sartzen ez zaidan gauza bat, nola Gaztetxe, Gazte Asanbladeek eta horrelako mugimenduek IG erabiltzen duten; badirudi ez dela erreflexiorik egiten edo ta bizi irauteko aitzakiarekin erabiltzen dutela.

Gauzak aldatu dira, baina paradoxikoa iruditzen zait 'kontzertu alternatibo' edo herriekintzen berri izateko, #Meta -tik pasa behar izatea.

@bertol @XabierSoto @txo_elurmaluta urrutira joan gabe, duela urtebete edo Antzuolako udalak herritarren komunikazio ohituren berri galdeketa egin zuen. Emaitz: whatsapp kanala sortu, eta instagram indartu behar da

@Ionliz @XabierSoto @txo_elurmaluta Duela dexente, emilio labur bat bidali nuen herriko udaletxera, #Fedibertsoa -ri buruz hitz eginez, edo ta behintzat, alternatiba moduan.

Udalak #Meta produktuetan jarraitzen du eta #Fedibertsoa ez da existitzen.

@Ionliz @bertol @XabierSoto Ongi dago galdetzea, baina gero egin beharrekoak beste batzuk dira 😬