Askotan aritzen gara hemen Instagramen "baina eske mundu guztia dago" aitzakiaren inguruan, eta aitzaki/arrazoi moduan balio ez badu ere, joder, nahiko egia da 😑

Bada, belaunaldi askok han dute dena, eta askok bakarrik han. Eta ez naiz afera pertsonalez ari, baizik eta haien proiektuetaz. Gai ezberdinen inguruko komunikazio proiektuak, edo ilustratzaileak eta kultur/arte munduko jende mordoa, baina mordoa.

Gure hiri/herriko afera kultural "alternatiboak"? Instagramen duzu gehien bat 😔

Badakit ez dela guk (dena dela garela gu) egin behar dugunik, baina galdera ateratzen zait: Zer egiten dugu honekin?

Nahiko etsitzen nau, eta nahiko izorratzen nau ere, ze gainera, gustatu ala ez, egia da hor egoteari uko egiteak nire (gure akaso) bizitza mugatzen* duela hein batean 😑

En fin, joder, redio, aaagggjhhhhhh!

*oso oso ohituta nago nire bizitza halakoengatik mugatua izatera, ez dut inoiz izan Meta (beraz whatsapp) edo Googleeko konturik, pentsa.

Eta uste dut, gainera, estatu espainoleko afera dela hein handi batean, ez dakit, hori da sentsazioa. Ze badirudi, adibidez ilustratzaileetaz hitzegiten, AEB eta UKn adibidez, Blueskyen daudela gehio (nire irudipenak), baina estatu espainolean ez dakit zer gertatzen den.

Gauza bera da Whatsappekin, estatu espainola da gehien erabiltzen den tokietako bat, norbaiti entzun nion whatsapp hemendik zela "como una religion" (omen %85-90a erabiltzen duela) 🤷

Besterik gabe... altuan pentsatzen

@txo_elurmaluta oso interesgarria da gaia. Nik neuk ez dut inoiz konturik egin instagramen eta ez dut "falta" igartzen. Baina antzera gertatzen zait adibidez ChatGPT eta halakoekin. Badakit jende asko eta askorentzat ezinbestekoak direla, baina niri konkretuki ez dit fomorik eragiten.

Whatsapp uztea bai izan zen piska bat traumatikoa (niretzat baino gehiago inguruarentzat) baina Insta, Facebook, Threads, TikToki... Ez dakit, Grindr edo Tindr bezain urrun gelditzen zaizkit XD

@txerren @txo_elurmaluta ez da kontu pertsonala, zuri edo hari zer eragingo. Estrukturala da kontua. Nire inpresioa da Instagram dela euskarazko komunikazioaren erdigunea 2026an, ez Berria taldea, ez EITB, ez beste ezer. Eta erdarazko EHko komunikazioarena ere bai, bide batez.
@luistxo bai hortan guztiz eta erabat ados. Hala ere bizipen pertsonala aportatu nahi izan diot @txo_elurmaluta ren hausnarketari. Azkenean estruktura guk egiten dugu baita ere. Dena da erreala.
@txerren @luistxo Eskertzen dut ere bizipen pertsonala, ze hala bizi dut nik ere. Baina bai, betikoa, bizipen pertsonalak gehienetan ez dire horren pertsonal 😅