Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketako jardunaldi erabakigarria jokatuko dute larunbatean Donezteben
Utergak eta Mitxeok irabazi edo 31 tanto egiten badituzte, zuzenean sailkatuko dira apirilaren 10eko finalerako
Iruñeko Alde Zaharreko XII. erremont…
https://erran.eus/mendialdea/1774593819661-iruneko-alde-zaharreko-erremonte-txapelketako-jardunaldi-erabakigarria-jokatuko-dute-larunbatean-donezteben?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketako jardunaldi erabakigarria jokatuko dute larunbatean Donezteben - Mendialdea - Erran.eus
Utergak eta Mitxeok irabazi edo 31 tanto egiten badituzte, zuzenean sailkatuko dira apirilaren 10eko finalerako Iruñeko Alde Zaharreko XII. erremonte profesionaleko txapelketa - Construcciones Mariezkurrena Sari Nagusiaren final laurdenetako seigarren jardunaldi erabakigarria jokatuko dute martxoaren 28an, larunbatean 18:00etan hasita Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Donezteben jokatuko den azken jardunaldia izanen da, apirilaren 3ko finalerdiak eta apirilaren 10eko finala Iruñeko Labriten jokatuko baitituzte.