Lehiaketa baterako alemanetik euskaratzen jarri naiz eta itzulpen-hausnarketa batzuk partekatu nahi ditut, ea zerbait duzuen esateko.

Lehenengoa:
Alemanez, oso-oso ohikoa da eskutitzak (eta are mezu erdi-formalak ere) "Izaro maitea:" formularekin hastea. Euskaraz, aldiz, ez zait iruditzen oso naturala. Askotan irakurri izan ditut horrelakoak euskaraz, baina beste kultura batetik egokitu gabe ekarritakoak direla iruditzen zait.

Nola hasiko zenukete konfiantzazko (maite-)gutuna?

#itzulpena

Bigarrena:

Reichwehrleute, alegia, 1930eko Alemaniako "inperioko" armadako militarrak. Nola itzuliko zenukete, esplizituegi utzi gabe ("Hitlerren aldeko soldaduak") ezta lainotu gabe ere ("soldadua")?

#itzulpena

Nola idatzi batuan "deituiozu", alegia, "deitu iezaiozu" baina lagunartekoa?

Jagoneteko honi jarraituta ez zait argi geratu: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_jagonet&task=galdera&Itemid=1716&lang=eu&id=429

Hemen irakurritakoaz, Euskaltzaindiak ez du araurik ezarri antza: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?&option=com_ebe&view=bilaketa&Itemid=1715&task=bilaketa&lang=eu&id=24

#itzulpena

Aditzaren jokabidea: agintera  (emadazu, eman iezadazu, ezidazu / ez iezadazu) - JAGONET galde-erantzunak

Euskaltzaindia. Real Academia de la Lengua Vasca. Académie de la langue basque. Academy of the basque language

@porru Deituzazu, batua da?
@Lastotxapel deitu ezazu, elkarrekin ez nago ziur