Eskaera klasiko bat.

Parisera goaz etxekoak 9 egun. Gomendioak oso ongi etorriak: jatetxeak, jolastokiak, liburudendak, kafetegiak, hilobiak, paseoak, ikuspegiak, merkatuak, xelebrekeriak, populuaren historiako tokiak, esklusak, irakurketak, toki herrikoiak, etab.

Mila esker!

#Paris #Bidean #GerezienDenbora🍒

@birasuegi Leonora Carringtonen erakusketa Luxembourg museoan: https://museeduluxembourg.fr/en/agenda/evenement/leonora-carrington
Leonora Carrington

Artist, feminist and avant-garde environmentalist, woman, mother, migrant, marked by mental illness and spiritual quest, Leonora Carrington left behin

@birasuegi Kontuz Notre Dame barrutik ikusi nahi baduzu, ilarra oso luzea sortzen da.
Suposatzen da ahalik eta goizago joaten merezi duela.

@birasuegi Ez ohiko museo moduan #Argia aldizkarian Karlos Zurutuzak idatzitako artikulu honetan aipatutako museoa. Hizkuntzen Museoa, Louvre baino txikiagoa tamainan, ez ordea bihotzean.

https://www.argia.eus/albistea/hizkuntzen-museo-txiki-bat-dago-parisen

Hizkuntzen museo txiki bat dago Parisen

Sena ibaitik metro eskasera egon arren, ez dago Mundolingua museoa aipatzen duen turismo gidarik. Kasualitateak baino ez gaitu eraman horra. Nolanahi, horrela aurkitzen dira, maiz, hiri baten sekretu

Argia
@birasuegi ondo pasa, gozatu, ikasi eta... Vive la Commune!!! 🍒
@birasuegi txo! Eta zabaldu begiak ondo Maga aurkitzeko. Hala bada, eman abisua Horaciori, haren bila jarraitzen du-eta. Hori bai litzatekeela aurkikuntza ederra! 🍂
@desertorea Pentsa, nirekin ekarri dut aurkibidea. Behingoz 'Rayuela' irakurtzeko asmoarekin nator (hori da, ez dut irakurria, lotsa, baina Horacio eta Maga ezagutzen ditut hala ere).
@birasuegi lotsa? Bai zera! Zorte handia da daukazuna! Lehen aldiz gozatu ahal izango duzu liburuaz. Niri kosta egin zitzaidan irakurtzen hasiko nintzela erabakitzea, baina behin hasiz gero, erabat besarkatzen eta harrapatzen zaitu... Utzi eramaten, besterik gabe. 🐍
@birasuegi hain da flaneur hiria... Orain urte batzuk oinez egin genuen oporraldi bat bertan, eta harritu gintuen Bassin de la Villette, Jardin des Plantes, Rue Moffletard... Noski, hilerrietan Pere Lachaise ezin da gainditu.
@theklan Ibiliz egingo ditugu egun hauek, bai. Apuntatuak.
@birasuegi @theklan bizikletak alokatu, ez zaizue damutuko.
@birasuegi ah! alkandorazale zarenez, Le Maraisen badaude pare bat denda "Cotton Doux" izenekoak. Hortxe arrantza ederra egin daiteke.
@birasuegi hau badaramazu? Ibilbideak dauzka, hiri bati buruz ezagutzen dudan liburu onena!
@hedoi_etxarte Bai! Zumardiko bigarren eskuko merkatuan eskuratu nuen 2 euroren truke. Asteko paseoen antolaketarako oso ondo dago, Barrutika eta kaleka dago sailkatua gainera!
@birasuegi eskerrak! Hori baldin baduzu... dena dago egina! (Cortazarretik Mano Negrara Komunan barna)
@hedoi_etxarte Katakrakeko bi liburu ere badakartzat 😊. Ohikoa den bezala maleta bat kasik liburuz betea, bazpare.
@hedoi_etxarte Eta irakurketa gomendioekin kapitulu bakoitzean. Untxi-zulo amaigabea!
La Cigale - La Cigale

UN VÉRITABLE LIEU D’ÉCHANGE, DE PARTAGE ET DE DÉCOUVERTES AUX PIEDS DE MONTMARTRE. UNE SALLE PLEINE D’HISTOIRES 2024 138 ans de passion, de vibrations et d’émotions 2020 La Cigale, mélomane Après une pause forcée due au Covid, La Cigale repart de plus belle.  Elle maintient son statut de salle iconique en accueillant la fine fleur […]

La Cigale