Eskaera klasiko bat.

Parisera goaz etxekoak 9 egun. Gomendioak oso ongi etorriak: jatetxeak, jolastokiak, liburudendak, kafetegiak, hilobiak, paseoak, ikuspegiak, merkatuak, xelebrekeriak, populuaren historiako tokiak, esklusak, irakurketak, toki herrikoiak, etab.

Mila esker!

#Paris #Bidean #GerezienDenbora🍒

@birasuegi ondo pasa, gozatu, ikasi eta... Vive la Commune!!! 🍒
@birasuegi txo! Eta zabaldu begiak ondo Maga aurkitzeko. Hala bada, eman abisua Horaciori, haren bila jarraitzen du-eta. Hori bai litzatekeela aurkikuntza ederra! 🍂
@desertorea Pentsa, nirekin ekarri dut aurkibidea. Behingoz 'Rayuela' irakurtzeko asmoarekin nator (hori da, ez dut irakurria, lotsa, baina Horacio eta Maga ezagutzen ditut hala ere).
@birasuegi lotsa? Bai zera! Zorte handia da daukazuna! Lehen aldiz gozatu ahal izango duzu liburuaz. Niri kosta egin zitzaidan irakurtzen hasiko nintzela erabakitzea, baina behin hasiz gero, erabat besarkatzen eta harrapatzen zaitu... Utzi eramaten, besterik gabe. 🐍