Eskaera klasiko bat.

Parisera goaz etxekoak 9 egun. Gomendioak oso ongi etorriak: jatetxeak, jolastokiak, liburudendak, kafetegiak, hilobiak, paseoak, ikuspegiak, merkatuak, xelebrekeriak, populuaren historiako tokiak, esklusak, irakurketak, toki herrikoiak, etab.

Mila esker!

#Paris #Bidean #GerezienDenbora🍒

@birasuegi hau badaramazu? Ibilbideak dauzka, hiri bati buruz ezagutzen dudan liburu onena!
@hedoi_etxarte Bai! Zumardiko bigarren eskuko merkatuan eskuratu nuen 2 euroren truke. Asteko paseoen antolaketarako oso ondo dago, Barrutika eta kaleka dago sailkatua gainera!
@birasuegi eskerrak! Hori baldin baduzu... dena dago egina! (Cortazarretik Mano Negrara Komunan barna)
@hedoi_etxarte Katakrakeko bi liburu ere badakartzat 😊. Ohikoa den bezala maleta bat kasik liburuz betea, bazpare.
@hedoi_etxarte Eta irakurketa gomendioekin kapitulu bakoitzean. Untxi-zulo amaigabea!