Zeberio II.a eta Barricart garaile Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketako hirugarren jardunaldian
Lehen mailako partidan 35-32 iabazi zieten Mikelarenari eta Otanori eta promozioko partidan, Xuban Iturregi iruritarrak eta Xuban Ilarregi oiztarrak …
https://erran.eus/mendialdea/1773041223691-zeberio-iia-eta-barricart-garaile-iruneko-alde-zaharreko-erremonte-txapelketako-hirugarren-jardunaldian?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

Zeberio II.a eta Barricart garaile Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketako hirugarren jardunaldian
Lehen mailako partidan 35-32 iabazi zieten Mikelarenari eta Otanori eta promozioko partidan, Xuban Iturregi iruritarrak eta Xuban Ilarregi oiztarrak galdu egin zuten Oseses eta Agirrezabalaren kontra Larunbatean Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan jokatutako Iruñeko Alde Zaharreko erremonte profesionaleko txapelketa - Construcciones Mariezkurrena Sari Nagusiaren final laurdenetako hirugarren jardunaldiko lehen mailako partidan, Zeberio II.ak eta Barricartek 35-32 irabazi zieten Mikel Mikelarena oiztarrari eta Otanori. Promozio mailan, Osesek eta Agirrezabalak 35-31 irabazi zieten Xuban Iturregi iruritarrari eta Xuban Ilarregi oiztarrari. Pilotariak besoko moreekin kantxaratu ziren, emakumearen nazioarteko eguna gogoan.