Basaburu Ttikiko kaskoetan ibili dira Arkupeak elkarteko mendizaleak

Hilabeteroko hitzorduari hutsik egin gabe, oraingoan ere hilabeteko hirugarren asteartean mendi txangoa egin dute Arkupeak erretiratuen elkarteko men…
https://erran.eus/malerreka/1758093361116-basaburua-ttikiko-kaxkoetan-ibili-dira-arkupeak-elkarteko-mendizaleak?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#malerreka #beintzalabaien #doneztebe #urroz #gizartea

[BIDEOA] Basaburu Ttikiko mendietan ibili dira Arkupeak elkarteko mendizaleak

Hilabeteroko hitzorduari hutsik egin gabe, oraingoan ere hilabeteko hirugarren asteartean mendi buelta egin dute Arkupeak erretiratuen elkarteko mendizaleek. Irailaren 16an Basaburu Ttikiko mendietan ibili ziren, Leurtzako urtegiaren gaineko aldeko kaskoetan. Zehazki, Gorostietatik abiatu eta Eragorri (1.018 metro), Soratxipi (1.064 metro) eta Bonozorrotzen (1.018 metro). Gero, Doneztebera jautsi eta Santamaria jatetxean bazkaldu zuten 70 lagunek. Bideoa: Joxe Zubieta

Erran.eus