#Donostia "VIII. mendera arte dominus, Dom apรณcopea san, santo edo sanctus baino gehiago erabiltzen zen. Robert Fossier" Erdi Aroko jendea". Ostia hori.. ๐Ÿค”
@axelesar Hipotesi bat: DonOstia Done Sebastian omen da (Domine?>Dom). Agian Astian> Ostia?? eta forma laburtua gailendu zen?
@txantxibiri bai zerbait irakurri dut baina dena teoria besterik ez dela uste dut, ez?

@axelesar @txantxibiri Done + Sebastian laburtua dela ere ba omen da hipotesia, eta zentzuzkoagoa dirudi, ezta?

Donesebastian ๐Ÿ‘‰ Donostia

Done esteban ๐Ÿ‘‰ Doneztebe moduan, suposatzen dut

#toponimia
#etimologiak

@mikelgs @txantxibiri bai horrelako zerbait izan beharko

@axelesar @mikelgs @txantxibiri

Gaiaren inguruan ideia zipitzik izan gabe ere, nik erranen nuke Donostia etorriko dela Done Bastia-tik eta ez Done Sebastian-etik.

@mikelgs @axelesar Ba horixe da hain juxtu nik goiko mezuan idatzi dudana. Done Sebastian laburtua.
@axelesar bertsio desberdin bat asmatu dut. Asmakuntza da, e? Erromatarren aztarnak aurkitu dira Donostian (iltzeak). Erromatarrek emandako izenaren arrastoa izan liteke? Hor daukagu Italiako Ostia Antiqua erromatar hiri aintzinakoa https://eu.wikipedia.org/wiki/Ostia_(Antzinako_Erromako_hiria). Latinezko Ostia ostreatik omen dator, ostratik. Badiaren itxura kontuan hartzen badugu... Etimologia fikzioa egiten ari naiz, e? Asmatzen ari naiz Ostia hori ziur nondik datorren ez dakidalako.
Ostia (Antzinako Erromako hiria) - Wikipedia, entziklopedia askea.

@txantxibiri joe ba nik amestu egin ez badut teoria hori nonbaiten irakurri dudala esango nuke, ostia hori Erromako portuarekin lotzen zuena.
@axelesar Ba nik inon irakurri gabe bota dut, horrela, lotagabeki.
@txantxibiri agian konklusio berdinera heldu zarete bide desberdinetik jeje