#Donostia "VIII. mendera arte dominus, Dom apócopea san, santo edo sanctus baino gehiago erabiltzen zen. Robert Fossier" Erdi Aroko jendea". Ostia hori.. šŸ¤”
@axelesar Hipotesi bat: DonOstia Done Sebastian omen da (Domine?>Dom). Agian Astian> Ostia?? eta forma laburtua gailendu zen?
@txantxibiri bai zerbait irakurri dut baina dena teoria besterik ez dela uste dut, ez?
@axelesar bertsio desberdin bat asmatu dut. Asmakuntza da, e? Erromatarren aztarnak aurkitu dira Donostian (iltzeak). Erromatarrek emandako izenaren arrastoa izan liteke? Hor daukagu Italiako Ostia Antiqua erromatar hiri aintzinakoa https://eu.wikipedia.org/wiki/Ostia_(Antzinako_Erromako_hiria). Latinezko Ostia ostreatik omen dator, ostratik. Badiaren itxura kontuan hartzen badugu... Etimologia fikzioa egiten ari naiz, e? Asmatzen ari naiz Ostia hori ziur nondik datorren ez dakidalako.
Ostia (Antzinako Erromako hiria) - Wikipedia, entziklopedia askea.

@txantxibiri joe ba nik amestu egin ez badut teoria hori nonbaiten irakurri dudala esango nuke, ostia hori Erromako portuarekin lotzen zuena.
@axelesar Ba nik inon irakurri gabe bota dut, horrela, lotagabeki.
@txantxibiri agian konklusio berdinera heldu zarete bide desberdinetik jeje