ILGORA rol jokoan alkimiak garrantzi handia izatea nahiko nuke. Alkimiaren bidez jokalariek munstroen atalak eta landare bereziak osagai bezala erabili ahal izango dituzte ukendu eta edabe magikoak sortzeko.
Oraintxe bertan, edabe eta ukendu hauen adibidezko zerrenda prestatzen ari naiz. Baditut klasikoenak (Zauriak sendatzeko etab) baina okurritzen zaizkizue fantasia iluneko joko batean egon daitezkeen edabe alkimiko gehiago?
