馃殌 LiberaFormsen 3.3.0 bertsioa iritsi da! 馃殌

Erabiltzaileek hala eskatuta, "mapa" elementua gehitu diegu gure galdetegiei. Orain erraz-erraz bildu ahalko duzue jendearen kokapena eta, gero, erantzunak mapa publikoen gainean ikusi. 馃實

#LiberaForms #SoftwareLibrea #Kokapena #GoraMapak

(1/4)

馃啎 3.3.0 bertsioaren hobekuntza nabarmenak:

路 Mapan jasotako datuak ikusi, editatu eta esportatu daitezke, beste edonolako erantzunekin bezalaxe.
路 Mapako markagailuak aldatu eta koordenatuak zuzenean administrazio-orrian kudeatu daitezke.
路 Mapa publikoak HTML eta JSON puntuak (endpoint-ak) erabilita ikusi daitezke.

#LiberaForms #EskubideDigitalak #Auzolana #GoraMapak
(2/4)

馃悰 Zuzendutako akatsak:

路 Orain askoz arazo gutxiago ematen dute galdetegiek iOS gailuetan.
路 Jada ez da galdetegia argitaratzen, elementu batean zaudela, Enter tekla sakatzean.

馃敡 Debian 12rako instalazio-prozesua hobetu dugu eta Pythonen bertsio gehiagorekin da bateragarria programa.

#LiberaForms #Pribatutasuna
#ZuzendutakoAkatsak #Python #Debian #IOS

(3/4)

馃敀 Laster erabilgarria: muturretik muturrerako zifratzearekin (E2EE) lanean ari gara!

Izatez, zifratzea badabil dagoeneko, baina gakoak nola kudeatzen diren hobetzen gabiltza, erabilerraza izan dadin. Egon hurrengo bertsioari adi!

Eskerrak @nlnet鈥媔 honetan guztian laguntzeagatik! 馃挏

馃敆 Xehetasunen gehiago geure blogean (ingelesez): https://blog.liberaforms.org/2024/09/26/version-330/

#LiberaForms
#SoftwareLibrea #E2EE #NLNet #Segurtasuna #Pribatutasuna

(4/4)

Version 3.3.0

LiberaForms blog

blog.liberaforms.org