...eta aurreko horren jarraipena, hontz eta mozoloen munduan murgiltzen den "What an Owl Knows" (J. Ackerman).

#liburuak #txoriak

Blogean lerro batzuk 👇

https://eibar.org/blogak/sarasua/la-sabiduria-de-los-buhos-jennifer-ackerman-ariel-2024

"La sabiduría de los buhos", Jennifer Ackerman (Ariel, 2024): hontzen sekretuak argitara

Liburu hau ez da ornitologo frikientzat bakarrik. Izaki bakoitzak bere mundua nola eraikitzen duen ulertzeko gonbidapena da, kasu honetan hontz eta mozoloen munduan jarrita arreta. Ackermanek hontzen irudi estatiko eta mitologikoa apurtzen du liburu honetan, eta animalia dinamiko, adimentsu eta, neurri batean, oraindik ezezagun gisa aurkezten dizkigu. Irakurketa sakon bezain goxoa.

Eibar.org

Erabat ezohiko gertakaria egunotan Euskal Herriko kostaldean.

Hegazti negutarra da lanperna-musua gurean; urtero ikusten ditugu ale bakan batzuk. Aurten, ostera, kopuruak ikaragarriak dira. Milaka eta milaka igaro ziren kostaldetik ostiralean; ehundaka eta ehundaka agertu dira (erdi)hilda gure hondartzetan asteburuan.

Azkenaldiko borraska-erauntsiek leher-leher eginda utzi dituzte, elikatu ezinda, eta trumilka ari dira hiltzen.

#txoriak #natura
https://guka.eus/urola-kosta/1771160093850-lanperna-musu-ugari-azaldu-dira-hilik-eskualdeko-hondartzetan

Lanperna-musu ugari azaldu dira hilik eskualdeko hondartzetan

Zumaiako Itzurun hondartzan 60 hegazti inguru jaso dituzte, baina gainerako herrietako daturik ez dago oraindik. Horietako asko hilda agertu dira, eta beste hainbat bizirik erreskatatu dituzte.

Guka.eus

RE: https://tkm.eus/@ArabakoAlea/115920472042151900

Oso ona! Zorionak artikuluagatik eta ekimenagatik!

#txoriak #natura

Gaurko #txoriak (eta bestelako hegaztiak)
Zozoa
Txantxangorria
Mendi-txirta?
Belabeltza
Urubia
Txepetxa
Zapelatza
Kaskabeltz handia
Amilotx urdina
Koartza hauskara
Buztanikara zuria
Eskinosoa
Buztanluzea
Gerri-txoria
Mendi-erregetxoa?
Tarina
Sai arrea
Okil berdea
Erregetxo bekainzuria
Miru gorria
Urte hasieako #txoriak
Sai arrea
Birigarroa
Etxe-txolarrea
Miru gorria
Kaskabeltz handia
Txantxangorria
Zozoa
Mika
Belabeltza
Negu-txirta
Txonta
Buztanikara zuria
Amilotx urdina
Buztanluzea
Txepetxa
Gerri-txoria
Amilotx mottoduna
Pinu-kaskabeltza
Okil berdea
Eskinosoa
Kardantxiloa
Gaurko #txoriak
Belabeltza
Txepetxa
Amilotx urdina
Txonta
Kaskabeltz handia
Txantxangorria
Sai arrea
Okil berdea
Buztanikara zuria
Negu-txirta
Buztanluzea
Okil handia
Gerri-txoria
Pinu-kaskabeltza
Garrapoa
Amilotx mottoduna
Eskinosoa
Mokokerra?
Kardantxiloa
Zozoa

Erroi handia (Corvus corax).

Animalia zoragarria, argia, boteretsua. Kultura askotako mito ete ele zaharretan leku garrantzitsua daukana. Sinbologia handikoa, gaizkiaren zein ongiaren mezulari.
#natura #txoriak

#Txoriak
Eibar-Markina inguruan egindako #SACRE jarraipen-programaren emaitzen laburpena, 2015-2025.

70 espezie udan, horietako 50 arrunt (edo ohiko) samarrak. Horien artean ugarienak, espero bezala, sorbeltzak, zozoak, txantxangorriak, txepetxak, txolarreak, kaskabeltzak, txontak, belabeltzak...

Okil beltza, azken etorri zaigun bizilaguna.

Laburpena blogean.

https://eibar.org/blogak/sarasua/eibarko-hegazti-habiagileen-urteroko-jarraipena-sacre-2025

Eibar inguruko hegazti habiagileen urteroko jarraipena, SACRE 2015-2025

2025eko udaberrian SACRE programan eta Eibarren jasotako datuen laburpena, 10 urteko (2015-2025) datu-segida historiko eta laburpenarekin batera.

Eibar.org

Azken urteotan lantalde espezifiko bat osatu dugu Euskal Batzorde Ornitologikoan, esperientzia zabaleko 12 txorizalez osatua, esparru, lurralde eta erakunde/elkarte desberdinetakoak, ondorengo helburuarekin: hegaztien euskarazko izenen egoera aztertzea, euskarazko izenen zerrenda eguneratuta mantentzea eta, euskarazko izen arrunta falta zaien hegaztien kasuan, euskarazko izen arrunt estandarizatua proposatzea. #txoriak

https://ornitologia.eus/hegazti-zerrenda/hegaztien-euskarazko-izenak/

Hegaztien euskarazko izenak – Ornitologia.eus

Aste honetako Norteko Ferrokarrilla irratsaioan izan gara animalien euskarazko izen arrunten inguruan mintzatzen eta, batez ere, Euskal Batzorde Ornitologikoan munduko hegaztien euskarazko izen arrunten inguruan antolatu dugun lantaldearen jarduna azaltzen.

Eskerrak Guillermo Roari, plazer bat irratsaioan egon ahal izatea. @elhuyar @Itsasenara #Natura #Txoriak

Lerro batzuk eta estekak utzi ditut Blogean.

https://eibar.org/blogak/sarasua/euskadi-irratiko-norteko-ferrokarrilean-txorien-izenak-nola-erabakitzen-dira-izenburuko-saioan

Euskadi Irratiko Norteko Ferrokarrillean, "Txorien izenak nola erabakitzen dira?" izenburuko saioan

Aste honetako Norteko Ferrokarrila saioan izan naiz, Guillermo Roak gonbidatuta, animalien izen arrunten inguruan berriketan eta, bereziki, txorien izen arrunten izaera, historia eta egoera zein den azalduz. Esker mile, Willy!

Eibar.org