Nola lagundu dezaket bertoko basoen alde? Diru-ekarpena lurrak erosteko Orain dela urte bete, Busturialdean pinudi izandako lursail bat erosteko aukera euki genuen. Modu intentsiboan ustiatutako pinudi bat, gerora makinek txikitu zutena. Etorkizun latza zeukan: eukaliptoz edota itsas pinuz osatutako beste landaketa bat agian, sasiz beteko zen larre bat kasurik hoberenean. Orduan pentsatu gendun leku hori biziberritu genezakeela, berez dagokion bertoko basoa berreskuratuz. Izan ere, 4 ha-ko lursail honek garrantzia berezia du, hiru iturburu daudelako bertan. Premiazkoa dugu iturburuak babestea, hauek agortuz gero, errekak desagertuko lirateekelako. Halaber, eukaliptadiek lurzorua lehortu egiten dute. Horregatik bertako espeziez osaturiko baso mixto bat sortuko dugu bertan, Lagaraino doan erreka bizirik mantentzeko, bioaniztasuna sortu eta pinudi eukaliptadiz beteriko ingurune horretan arnasgune bat izateko. Espero dugu etorkizunean, lursail honen inguruko lurren jabeak gure egitasmoarekin bat egin eta benetako basoak zabaltzen joatea. BaSOS elkartearen izenean terrenoa erostea erabaki dugu eta horretarako diru-bilketa bat jarri dugu martxan. Ekarpen desberdinak egin ditzakezu, beti ere zure ahalmenaren arabera. Ekarpen txiki askorekin gauza handiak sortu ditzazkegulako!