🌍🤝 Kopenhagetik Euskal Herrira: bisita inspiratzailea!

Duela gutxi, Kopenhageko Kooperativt København kideak gurean izan genituen, esperientziak trukatu eta elkarrengandik ikasteko helburuarekin.

📰 @argia -k ere jaso du bisitaren berri, Olatukoopen egiten dugun lana eta gure ikuspegia ezagutaraziz!

WEB | https://labur.eus/hfoyssys
PDF | https://www.argia.eus/astekaria/docs/2962/

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi, eta bereziki bisitariei ✨

#Olatukoop #KoopIntern #Koopenage #ESE #ARGIA

Igandean itzuli ziren etxera Kopenhageko lagun kooperatibistak. Zoragarria izan da Euskal Herriaren eta kooperatibismo eraldatzailearen lagin txiki baina anitza erakustea.

Luzerako harremana sortu dugu, eta proiektuak iritsiko dira. Hurrengo bisitan euskaldunak Kopenhageko #Fabrika jaialdian. Mila esker konfiantzagatik eta harreman goxoagatik Kooperativt København sarea, erabateko #KoopMaitasuna!♥️

https://www.kooperativtkoebenhavn.dk/

Mange tak for besøget og på gensyn!
#KoopIntern

Kooperativt København sareko kideek euskal kooperatibismo eraldatzailea ezagutzeko egin duten astebeteko bidaiari modu gozagarrian amaiera emateko ohorea izan genuen atzo Arbizuko kanpinean.

Euskal Herri zabaleko ardoak dastatu eta Biba Ardoak kooperatibako mahastizainak ezagutu zituzten, eta elkarrekin euskal kultura, politika eta ekonomian sakontzeko aukera probestu genuen.

Osasuna, Skål!

Mila esker @Olatukoop
#BibaArdoak #ESE #KoopIntern

Kooperativt København sarea Euskal Herrian, azken eguna 🌱

Arbizuko Kanpinean eman dugu gaurko eguna, EramanKoop, Bakaikuarrok herri kooperatiba eta @koopfabrika gertutik ezagutuz.

Arratsaldean egun hauetako ibilbidearen balorazio orokorra egin dugu: ikasitakoa, partekatutakoa eta sortutako loturak mahai gainean jarriz.

Agur esateko, @BibaArdoak|en eskutik ardo dastaketa!🍇

Eskerrik asko elkarrekin bizitakoagatik!
Laster arte! 🩵

#Kooperatibismoa #ESE #KoopIntern #Koopenhagen #Olatukoop

Kooperativt København, 4. eguna! 🌱

Goiza @argia -ren erredakzioan eta Antza inprenta bisitatzen hasi dugu.

Ondoren Usurbilera egin dugu salto, @TaPuntu proiektua gertutik ezagutzeko. Handik Aginagara joan gara, Bizimiña herri kooperatiba aurkeztu digute eta Arrate ostatuan bazkaldu dugu, proiektuaren parte dena.

Arratsaldean @Amillubi bisitatu dugu, eta eguna Lekarozeko Larraldea sagardotegian amaitu dugu, afari goxoaz gozatuz.

#KooperativtKøbenhavn #Kooperatibismoa #ESE #KoopIntern

Ilusioa egin dit goizero irakurtzen dudan #GoizeanArgi buletinean @Olatukoop bidez #KooperativtKøbenhavn|eko burkideekin egiten ari garen euskal bira kooperatiboaz irakurtzeak.

Mila esker @gpenagarikano eta @argia 😊

#ESE #KoopIntern

Kooperativt København sareko burkideak bigarrenez izan dira gaur #Orereta #Errenteria eta @Torrekua ezagutzen.

2023an Mondragon esperientzia kooperatiboa ezagutzera etorri eta gure erreferentzia entzun eta ezagutu nahi izan gintuztelarik.

2026an (gaur), @Olatukoop bidez bertan saretzen gabiltzan sare eta proiektuak zuzenean ezagutu nahi izan dituztelako

Bi argazki.

#ESE #KoopIntern

Ba gaurkoan niri tokatu zait Kooperativt København-eko lagunei @Biziola ko harrera egitea.
Saiatu gara proiektua azaltzen. Iritsitakoan hartu duten #Basabe artisau garagardoak, eta joan aurretik prestatu diegun mokadutxoak lagunduko zuen, ze kamixeta eder bat oparitu didate. Euskaraz dagoena, guztiok uler dezagun.
Plazera izan da!
#ESE #koopintern #goierrieraldatzen #koopmaitasuna

Kooperativt København sarearen 3.eguna.

Gaurko ibilbidea Errenterian hasi dugu, Torrekuan: @Teks , Basajaun Elkartea, @guremoneta @Talaioskoop , @Lakarikoop , Batura eta @ekintzakoop proiektuak gertutik ezagutuz.

Handik Iparraldera mugitu gara, Eskutik Kooperatiba eta Alki bisitatzeko, eta eguna Lazkaon borobildu dugu, @Biziola proiektua ezagutuz eta Basabe Garagardoa dastatuz.

Lurraldez lurralde, kooperatibismo eraldatzailea ezagutzen eta ehuntzen!
#ESE #KoopIntern #Koopenhagen #Olatukoop

Jarraitzen dugu Kooperativt København Interkooperazio sareko lagunekin euskal kooperatibismoa ezagutzen @Olatukoop bidez, gaur Iruñean eta Deierrin: @koop57eh @goiener @izarkom @geltoki eta Deierriko Ostatua.

Euskal kooperatibismoaren gako eta tresnak asko interesatzen zaizkienez, gaur lanaren burujabetza eta kooperatibetan langileen jabetza, proiektuen finantziazio kolektiboa, sukalde komunitarioen kudeaketa eta Herri Kooperatibak izan ditugu aipagai.

#ESE #HerriKoop #KoopIntern #EuskalHerria