@xme64 Bai, ados horrekin. Hala da. Eta alderdi politikoak ere sartzen dira koktelean. Urretxu eta Zumarraga ingurukoak ondo ezagutzen ditut, esaterako. Izazpiko gurutzea 1948ko ekainean Zumarragako EAJko Karlos Linazasorok #Ezkio-ko lurretan jartzen lagundu zuen. Karlos, kokatzearren Iñaki Linazasororen aita izan zen, eta Agirre lehendakariaren laguna.

Irudietan #Izazpi tontorreko gurutzea eraikitzeko lanak. 📸 Mariano Garcia.

500 eurotako saria Izazpiko Igoerako errekorra gainditzen duenarentzat - Lasterketak.eus

Beste hainbatetan bezala, 1978. urtean Jose Antonio Aranzadi ezkiotarraren eta Joxe Aierbe ataundarraren artean egindako apustua izan zen Ezkiotik Izazpirako igoeraren iturburua. Gora-behera desberdinekin, lasterketak bizirik dirau 2016. urtean San Migeletako jai batzordekoek berreskuratu eta ondoren, EzkiOn MartxaN kirol klubekoekin...

Lasterketak.eus
1948/06/27an inauguratu zen #Izazpi gainean dagoen gurutzea eta tontorreko elementu bereizgarria bihurtu da ordudanik. Asteartean 75 urte beteko ditu eta Ostadar Mendi Taldeak modu xume batez gainean bertan igande honetan 11:30an 75. urteurrena ospatuko du. Gonbidatua zaude.