Bueno, hasten gara!
#euskararenalde

‼️ Sorrera-helburuen kontrako praktikek ez dute etenik #ETB|n.

🧐 Azkenetakoa, Donostiako jaien hasierako #ETB2|ko #Artillero2025 emanaldia. Kazetari, elkarrizketatu eta ikusle asko eta asko euskal hiztunak, eta nola jarri zituen #ETB|k guztiak gazteleraz dantzan.

⁉️ Horretarako behar al dugu #EITB?

💢 Bada pausoak emateko garaia, euskara hizkuntza nagusi izango duen euskal telebistaren bidean.

#AldatuGidoia #EuskararenAlde, #EITB!

⁉️ #JurassicWorldRebirth iritsiko da gure zinema-aretoetara gaur, baina ez euskaraz.

💢 Kataluniako gazteek aldiz katalanez ikusi ahalko dute filma. Katalunian urtean ehundik gora film katalanera bikoiztuta estreinatzen dituzten bitartean, gurean, 2. mailako 10 film soilik eskaintzen dira euskaraz.

🗣️ Bada gauzak beste modu batean egiteko tenorea!

#EuskoJaurlaritza:
#AldatuGidoia #GureHizkuntzaEskubideenAlde;
#AldatuGidoia #EuskararenAlde

[ADI!] Hemen duzue ikusgai #Lanartea-ren asteazkeneko agerraldia EAEko Legebiltzarrean.

🗣️ Euskaraz soilik sortzen duten artistak birritan prekarizatuta daude!

💢 Neurri zehatzak onartzea eskatzen dugu, euskarazko sortzaileen lan-baldintzak duintzeko.

#EuskoJaurlaritza: #AldatuGidoia #EuskararenAlde

https://youtu.be/mofP76yZVcI

LANARTEAren agerraldia, EAEko Eusko Legebiltzarrean (2025/06/11)

YouTube

🆘 Urteak dira #ETB|k nazioarteko edukiak euskaraz emateari betoa jarri ziola.

🗣️ Onartezina da euskara sustatzea egiteko nagusi duen EITBko arduradunek audientziak argudio gisa erabiltzea, euskarazko bikoizketa baztertzeko.

💢 Katalunia, Valentzia, Galizia eta Balearetako TB publikoak astero astero ari dira nazioarteko puntako edukiak berezko hizkuntzan eskaintzen.

#EITB, bada gauzak beste modu batean egiteko garaia! Bada euskara erdigunera ekartzeko garaia!

#AldatuGidoia #EuskararenAlde!

ADI‼️#Netflix-ek iragarri du euskaraz estreinatuko duela Del Tororen #Frankenstein filma.

🧐 Gogoratu nahi dugu plataformen eskutik datozkigula edukiok euskaraz. #Jaurlaritza-k, ETBz harago, plataforma nagusietan, hizkuntza eskubideak bermatzeko ahaleginik egiten ez duen bitartean.

🗣️ Are gehiago: Jaurlaritzak eta EITBk indarrean dituzten esklusibotasun politikekin, mugak ezartzen ari zaizkio jatorrian euskaraz ekoitzitako lan apurren merkaturatzeari.

#Jaurlaritza: #AldatuGidoia #EuskararenAlde

⁉️ «Euskal zinema» esapidea aldiro aldiro darabilte erakunde publiko eta hedabideek, izendatzeko bertan egindako zinema guztia.

💢 Eta, horrelaxe, nagusituz doa, pixkanaka, esanahi hori. Esanahia eta, bidenabar, politikak diseinatzeko eta aurrekontuak bideratzeko modua. 🔚

🆘 Eta, lagundu ordez, are gehiago kaltetzen da egoera zaurgarrian dagoena.

📣 Bada gauzak egoki izendatzeko eta aldatu beharrekoa aldatzeko garaia. #EuskoJaurlaritza: #AldatuGidoia #EuskararenAlde

‼️ #EITB|ko ELA, LAB eta ESK sindikatuek eta #AldatuGidoia #EuskararenAlde ekimenak elkarretaratzea egin zuten atzo Bilbon, EITBko zuzendaritza postuak hautatzeko prozesuetan euskara eskakizunak bete daitezen eskatzeko.

👥 30 eragilek egin zuten bat deialdiarekin. Eragile deitzaileez gain, atxikimendua adierazi diote deialdiari, besteak beste, Hizkuntza Eskubideen Behatokia-k, AEK-k, Euskal Herrian Euskaraz-ek, Gazte Euskaltzaleen Sarea-k, Steilas sindikatua-k, Pantailak euskaraz-ek, (...) 🧶🪡

🗣️ ‼️ #AldatuGidoia ekimenaren berri zuzena izan nahi al duzu?

Klikatu 🔗 t.me/aldatugidoia estekan eta harpidetu zaitez #AldatuGidoia|ren Telegram kanalera.

#AldatuGidoia #EuskararenAlde

‼️🎬 Kezkaz ikusten dugu nekez iristen direla euskarazko ikus-entzunezko lanak nazioarteko zinemaldietara eta pantaila handira. Baditugu istorioak euskaratik eta #Euskaraz sortuak, bada talentua eta gogoa, bada konpromisoa. Baina non daude politikak, non aurrekontuak? Osotasunean euskaraz sortu eta ekoitzitako ikus-entzunezko lanak nahi ditugu! #EuskoJaurlaritza, #EITB: bada gauzak beste modu batean egiteko garaia! #AldatuGidoia #EuskararenAlde