Joan zen asteko nire frikikeriak: Euskalmeten APIa erabiliz iragarpenak 4 orduero deskargatu eta HTML etiketa berri bat iragarpenak zure webgunean erakusteko.
Azalpena hemen https://www.codesyntax.com/eu/bloga/euskalmeten-eguraldia-zure-webgunean
Kode hemen
https://github.com/codesyntax/euskalmet-eguraldi-iragarpena
https://github.com/codesyntax/euskalmet-component/
Euskalmeten eguraldia zure webgunean
Hainbat eta hainbat proiektu eta webgunek eskatzen dute eguraldia webgunean jartzea. Gaur egun telefonoari begiratu besterik ez dugu egin behar eguraldiaren iragarpena ikusteko, baina datu horiek nondik datozen ez dakigu eta agian nahiago dugu gure telefonoan, webgunean edo gustukoen dugun komunikabidean gertuko iragarpen bat erabiltzea. Zerbitzu horietako askok ez baitizkigute guk nahi ditugun herrietako iragarpenak ematen. Beraz, zergatik ez erabili Euskalmetek egiten dituen iragarpenak? Posible da bai, eta hemen kontatuko dugu nola.
