⚠️⚠️ AZKEN EGUNA! ⚠️⚠️
Azken orduak #Inkesta laburra betetzeko:
✍🏻 https://labur.eus/lz9p1dkw
🍀 Partehartzaile guztien artean sari bat zozkatuko dugu!
⚠️⚠️ AZKEN EGUNA! ⚠️⚠️
Azken orduak #Inkesta laburra betetzeko:
✍🏻 https://labur.eus/lz9p1dkw
🍀 Partehartzaile guztien artean sari bat zozkatuko dugu!
⚠️⚠️ AZKEN EGUNAK! ⚠️⚠️
Goienerrek hobetzen jarraitu dezan, nahitaezkoa dugu bazkideok #inkesta labur hau betetzea:
🍀 Saski eder bat zozkatuko dugu!
Hego Euskal Herriko herritarren ikuspuntuak zientziari buruz 2024an
Ekaina bukaeran, Espainiako Fundación de Ciencia y Tecnologíak, bi urtean behin egiten duen “Zientzia eta Teknologiaren herritarren pertzepzio soziala” inkesta aurkeztu zuen. Emaitzok @elhuyar Aldizkarian @anagalarraga1 jaso zituen eta hainbat datu interesgarri (eta kezkagarri) utzi zizkigun. Fundazio horrek zientzia irekia bultzatzea duen abantaila da inkestaren mikrodatuak eskugaragarri jartzen dituela. Ondorioz, pazientzia pixka batekin, inkestaren emaitzak gurera ekar daitezkela, Hego Euskal Herriko egoera aztertzeko bada ere. Tamalez, Ipar Euskal Herriko egoera aztertzeko ez dago, momentuz, modurik.
Inkesta horretan Hego Euskal Herriko 274 herritarren iritziak jasotzen dira. Ez da asko behin betiko ondorioak ateratzeko baina zantzu eta joera batzuk ikusteko baliagarria izan daiteke. Hemen jasoko ditut interesgarrienak iruditzen zaizkidan galderak, ze guztiak ekartzea lan handia iruditzen zitzaidan. Gainera, bi ohartxo: bata, urtez urte egiten diren galderak eta nola galdetzen diren alda daitezke eta, horrek, konparaketak egitea zailtzen du. Bestea, galdera batzuk grafiketan jartzea zaila da eta ez dut burua asko apurtu dotore egiteko: Excel batean ahal izan dudana egin dut 😂
Interesa, zientziaren kontsumoa eta parte hartzea
Interesari dagokiola, zuzenean galdetzen denean 1-5 eskalan bere interesa esateko, medikuntza eta osasuna, elikadura eta kontsumoa eta zinea, artea eta kulturua parean daude, 3,6 inguruan; eta koska bat beherago ingurugiroa eta ekologia eta zientzia eta teknologia. Guztiak, beti ere, politika eta kirolen gainetik. 2022rekin alderatuta, aldaketatxoak ikusten dira. Beste kontu bat da erantzunak espontaneoak direnean, hor ia, jendeak ez ditu bere lehentasunen artean jartzen zientzia-gaiak.
Galdetzen denean zein puntura arte informazioa duten gaiei buruz 1-5 eskalan, 3tik behera gelditzen dira zientziarekin lotutako arloak. Neurri hau interesgarria da, adierazten duelako jendarteak bere interesen azpitik informazioa jasotzen duela. Hau da, tartea dugula zientzia, medikuntza edo ingurugiroaz gehiago hitz egiteko, jendearen interesa asetzeko.
Herritarrek zientzia-informazioa jasotzen dituzten kanalei buruz galdetzerakoan, erabiltzen dituzten 3 kanal aipatzeko eskatzen zitzaizkien. Lehenengo iturri gisa, dibulgazio-liburu edo aldizkariak eta telebista dira garrantzitsuenak, eta koska bat beherago prentsa, webgune institucional eta sare sozialak. Aipatutako hiru aukerak metatzean, iturri nagusia telebista izango litzateke, jarrian prentsa eta webgune instituzionalak, eta irratia eta podkastak agertzen dira ere. 2022 urtearekin alderatuta galdera hau aldatu dutenez, ez dut konparaketarik egin.
Zuzenean galdetzen denean zientzia-jarduera jakinak egin edo egin ez dituzten, gehien egin direnak izan dira familia eta lagunekin hitz egitea eta zientziari buruzko telebista eta irrati saioak kontsumitzea, 2022rekin alderatuta igotzen diren bakarrak. Dibulgazio-aldizkariak irakurtzea, zientzia-museotara joatea, dibulgazio-jardueretara joatea eta zientzia-prozesuetan parte hartzera jeitsi dira. Oro har, badirudi zientziaren kontsumoa pasiboa dela eta oso interesgarria da konfiantzazko ingurunean zientziaz beste hizketa-gai bat izatea.
Nork dibulgatu behar duen galdetuta, herritarrek erantzukizun nahusia unibertsitate eta ikerkuntza zentru publikoei ematen die erantzukizun nagusia. Orain dela bi urterekin alderatuta, oso deigarria da dibulgatzaileei erantzukizun askoz handiagoa ematen zaigula. Egia esan, galdera honetan aldaketa bat egin dute iruditzen zaidana eragin duena aldaketa hau. Orain dela bi urte “dibulgatzaileak sare sozialetan eta interneten” buruz galdetzen zen, eta orain “dibulgatzaileak” ñabardurarik gabe. Nolabait, erabiltzen diren kanalak eragina dute erantzukizunaren pertzepzioan.
Jaso duten zientzia-informazioaren ezaugarrie dagokiola, okerrera joan da jasotzen duten informazioa egiazkoa denaren ustea. Ulergarritasuna, aldiz, nabarmenki hovera egin du, sakontasuna baxua izaten jarraitzen badu ere. Informazio horiek zientzia modu positiboan aurkezten dute eta ez du uste informazio gehiegi jasotzen dutenik.
Zientzian parte hartzeko modu ezberdinei galdetuta, zientzia-erabakietan parte hartzea ez dirudi lehentasun bat, baina handitu da moduren batean edo bestean bere iritzia eman edo parte-hartzea nahiko luketenak. Hortaz, bideak bilatu beharko lirateke, nahi duten horiek parte har dezaten. Ze, manifestazioetara joatea izan ezik, eztabaidetara edo jarduetara joatea ez da egiten den zeozer.
Konfiantza
Herritarrek konfiantza handia dute mediku, zientzialari eta injenieriengan. Azken bi urteetan medikuengan konfiantza pittin bat galdu da eta zientzialariengan handitu. Lan egiten duten erakundeek, aldiz, konfiantza pikxa bat gutxiago sortzen dute eta azken bi urteetan igo da.
Iritziak, ikuspegiak eta kultura zientifikoa
Herritarrei hainbat arlotan zientzia eta teknologia onerako edo kalterako izan diren galdetuta, gizartearen bizi-kalitatea hobetu dutela eta gaixotasunei eta epidemiei aurre egiteko erabilgarriakzian direla. Ingurugiroaren kontserbazioan, lan-postu berriak sortzean eta askatasun indibudualen handitzean zalantza gehiago daude; eta herrialdeen arteko ezberdintasunak, kalterako izan dela gailentzen da.
Inkestako zati ezberdinetan, iritzi eta ikuspegiei buruz galdetzen da, eta biltzen saiatu naiz milaka grafiko ez egiteko.
Horietako batzuk 1-5 eskalan galdetu egin dira. Jendeak argi dauka zientzialariak adituak direla, beraien arteko zientzia-eztabaidak onak direla eta erabakiak ebidentzietan hartu behar direla (4ren inguruan). Koska bat beherago (3,6 inguruan) kokatzen dira zientzialariek interes komuna dutela eta metodo zientifikoa dela errealitatea ulertzeko modu bakarra. 3,4 inguruan kokatu ziren zientziak ezin duela dena azaldu eta prozedura estandarrak erabiltzen direla. Beherago kokatzen dira zientzialariek nahikoa informatzen dutela eta herritarren iritzia kontuan hartzen dutela. 2,5 inguruan kokatu ziren eskolan zientzia-ikasgaietan trebea ez izatea, zentzu komuna zientzia baino hobea dela, zientzilarien influentziak kezkatzen diela, zientzia teoría asko okerrak direla eta egunerokoan ez dutela zientziak jakin behar.
Beste gai batzuk, horietako batzuk amen-omenekin lotuak daudenak, 1-7 eskalan galdetu zituzten.
Jendarteak ez du zalantzarik aldaketa klimatiko antrogenikoan edo eboluzioan. Jende askok uste du kutsadura eta aldaketa klimatikoa konponbideak izkutatzen ari direla, birusak sortu direla askatasun indibidualak murrizteko eta farmazeutikek txertoen arriskuak izkutatzen dituztela. Azken hau 2022 urtean ere galdetu zen eta, nabarmenki igo da. Estatu mailan bezain beste igo ez bada ere, 5 eta 7 artean erantzun zutenak 10 puntu igo dira bi urtetan (estatu mailan 20 puntu igo da). Nahikotxok ere minbiziaren sendagaia izkutatzen ari direla diote eta, gutxiagok, txertoen eta autismoaren arteko harremana dagoela. Azken hau estatu mailan asko igo bada ere (11 puntu 5 eta 7 artean erantzun zutenak), gurean berdintsu jarraitzen du.
Oinarrizko bi prozesuri dagokiola, jendartearen gehiengoak entsegu klinikoak nola funtzionatzen duten behar bezala ulertzen du eta gehiengoak badaki zientzia sortzen duen ezagumendua behin behinekoa dela. Hala ere, ez dakitenak handitu dira bi erantzun hauetan.
Aurreko guztia kontuan hartuta, denetarik dago: badaude modu egokian ulertzen diren gaiak eta kezkagarriak diren hainbat gauza. Nire asko kezkatzen naute txertoen eta sendagaiak ezkutatzearen kontuak, zientzialarien asmoak zeintzuk diren argi ez egotea eta bere influentziak kezkatzea, eta zientziaren eta metodo zientifikoaren egokitasunarekin zalantzak izatea.
Gogoeta txiki bat
Emaitza hauek non gauden esaten digute gutxi gora behera. Bakoitzak bere interpretazioa egingo du, bere ibilbidetik eta espektatibetatik abiatuta. Nirea argia da: oldarraldi antizientifikoari eusten ari gatzaio baina euste-dikeari pitxadurak ikusten zaizkio. Ez naiz konformatzen eustearekin edo pitxadurak handitzen direnean erreakzionatzearekin. Zientziaz hitz egiten bada ere, interesa badago ere, ezagutza sortzen den leku eta pertsonetatik urrun egiten da eta, nolabait, pasiboa da. Bidea argi dago, hortaz: herritarrek duten konfiantza hori nolabait laguntzea, merezi dugula frogatzeko. Hau da, konfiantza hori lantzen jarraitzea eta zientzian lan egiten dugunok gertukoak izatea. Bestela, espazio horiek bestelako mezu eta interesek beteko dituzte. Tira, hamar urte baino gehiago esaten eta egiten ari naizena: gertutasuna, apaltasuna eta zintzotasuna. Ez dago besterik eta datuek hori berresten dute.
Partekatu
#dazientziat #dibulgazioa #inkesta #kulturaZientifikoa #zientzia
Hego Euskal Herriko herritarren ikuspuntuak zientziari buruz 2024an
Ekaina bukaeran, Espainiako Fundación de Ciencia y Tecnologíak, bi urtean behin egiten duen “Zientzia eta Teknologiaren herritarren pertzepzio soziala” inkesta aurkeztu zuen. Emaitzok @elhuyar Aldizk
#GenetikaGenomikaTaBeste #Kafepintxo #dazientziat #dibulgazioa #inkesta #KulturaZientifikoa #zientzia
Baionako Iker taldekoak Hikari buruzko ikerketa bat egiten ari dira. Inkesta hau betetzeko baduzu minuturik?
Gaurkoan, Trump Estatu Batuetako agintari nagusi #DenokFedibertsora eta #GoazenLagunok traolak aitzaki hartuta, hemen ere, inkestak egin daitezkela erakustera nator.
Trump -ek 4 urteak beteko bere agintaldian, edo norbaitek hil egingo du?