Munduko Osasun Erakundeko Europako atalak aztertu egin du zenbat bizitza salbatu diren Europan COVID19aren txertori esker. Horretarako 2020ko Abendutik 2023ko Martxora arteko datuak aztertu dituzte eta ondorioztatu dute COVID19aren txertoek hilkortasuna ia %60 jaitsi zutela eta, ondorioz, 1,6 milioi bizitza salbatu direla. Pertsona nagusiek lehenengo errefortzuak jasotzean eta Omicron garaian salbatu ziren bizitza gehien. Horrek azpimarratzen du zein garrantzitsua den arrisku handien duten pertsonek txertoak egunean izatea.

Askotan irakurriko zenidaten zientzietan gauzak azaltzea ez dela sinplea, testuingurua eman behar dela eta komunikatiboki beste molde batzuk behar dituela. Horrek egungo testuinguruan zailtasunak sortzen ditu baina jokoan gehiegi dugunez, zientzia modu eraginkorrean komunikatu behar dugula. Berri hau brutala da zentzu horretan. Komunikatzen oso erraza da, mezua oso zuzena da eta marko oso inspiratzailea sortzen du: zientzia erantzukizunez egiten dugunean, bere dimentsio guztiak kontuan hartuta, eta politika kolektiboak, publikoak eta elkartasunezkoak martxan jartzen ditugunean, bizitzen hobekuntza ikusten dugu. Berriro ere: hil egingo ziren 10 pertsonetatik 6 bizirik daude ziztada ziztrin batengatik. Ia denok hartu genuelako denon onurako izango zelakoan, zientzian konfiantza izan genuelako, 1,6 milioi pertsona bizirik daude Europa mailan. Ze mezu hain potentea.

Photo by cottonbro studio on Pexels.com

Hala ere, berria besterik gabe pasa da. Ez ditu komunikabideen lerroburuak hartu, ez ditu albistegia ireki eta ez da sakontasunez gaia aztertu. Hori uda dela eta erredakzioek berriak behar dituztela. Berri honek egun osoa salbatuko luke eta mezu pozgarri, aberasgarri eta lasaigarri bat: bikain egin genuen gizarte bezala. Kasualitatez ikusi dut berria eta, nola ez, berehala Mastodonen zabaldu. Eta harrera oso ona izan du ze… berria oso potentea da eta ziur naiz gehienok halako berriak irakurri nahi ditugula. Arrakasta kolektibo bat izan da eta ospatu beharko genuke. Gainera, kontuan izanda, negazionistak beren matrakarekin jarraitzen dutela. Baina gauzak horrela daude.

Nahiko kuriosoa izan da berri honen garapena. Munduko Osasun Erakundeko Europako atalak berria bere webgunean abuztuaren 2an zabaldu zuen (zientzia-artikulua, berez, atzo arte argitaratu ez bazen ere) eta estatu espainolean Europa Press agentziaren bidez zabaldu zen atzo arratsaldean. Osagai guzti horiek izanda, irismen hain mugatua izatea oso harrigarria izan liteke, baina, tamalez, hemen gaude eta zientzia-berri batek irismenik ez izatea ez gaitu harritzen. Berri hain potente bat berriak errez sar daitezkeen garai batean ez bada sartzen, zaila izango dugu zientzia-berri xumeagoak urtean zehar zabaltzen. 

Photo by Poranimm Athithawatthee on Pexels.com

Inurri-lana egiten jarraituko dugu kultura zientifikoa gizartean zabaltzen eta, ondorioz, zientzia agendan sartzen. Bitartean, ospatu dezagun berri bikain hau: zientziak erantzukizunez jokatzen duenean eta gizarteak bere babesa ematen dionean bizitza hobeagoak bizitzeko aukera dugu. A ze mezu puska, ebidentzietan oinarrituta.

Partekatu

https://www.edonola.net/2024/08/09/covid19-aren-txertoak-16-milioi-pertsonaren-bizitzak-salbatu-ditu-europan/

#COVID19 #dazientziat #dibulgazioa #kulturaZientifikoa #txertoa #zientzia

COVID19-aren txertoak 1,6 milioi pertsonaren bizitzak salbatu ditu Europan

Munduko Osasun Erakundeko Europako atalak aztertu egin du zenbat bizitza salbatu diren Europan COVID19aren txertori esker. Horretarako 2020ko Abendutik 2023ko Martxora arteko datuak aztertu

https://www.edonola.net/2024/08/09/covid19-aren-txertoak-16-milioi-pertsonaren-bizitzak-salbatu-ditu-europan/

#GenetikaGenomikaTaBeste #Kafepintxo #COVID19 #dazientziat #dibulgazioa #KulturaZientifikoa #txertoa #zientzia

COVID19-aren txertoak 1,6 milioi pertsonaren bizitzak salbatu ditu Europan

Munduko Osasun Erakundeko Europako atalak aztertu egin du zenbat bizitza salbatu diren Europan COVID19aren txertori esker. Horretarako 2020ko Abendutik 2023ko Martxora arteko datuak aztertu di…

Edonola
Hirugarren txuterako hitzordua eska dezaket dagoeneko... eta ez dut oso argi... KONTRA: herrialde txirotuetako txertatze tasa, txertoarekiko 'tolerantzia' efektuak, onuren eta arriskuen ponderazioa aldatu izana, albo ondorioak, BigPharmaren jokabidea eta txantaia...
ALDE: emango ei didan/digun babesa.
Erabakitzen lagunduko? #txertoa
@aldatsa Nik ere lehenengo #txertoa nabaritu ere ez. Atzo egun osoan 38 graduren bueltan ibili nintzen. Ea 'oihartzunik' ez dudan datozen egunetan...
@bixardune Nik Pzifer #txertoa​ren lehen dosia nabaritu ere ez. Bigarrena jarritakoan bai, baina nahiko arin. Iluntzean jarri zidaten eta hurrengo egunean bazkalondoren nekea eta sukar dezima batzuk. Ohera sartu eta siesta ederra bota nuen. Jaikitakoan sukar altuxeagoa neukan (37,7), baina hobeto sentitzen nintzen. Pixkanaka jaisten hasi zitzaidan eta gauerako ondo negoen.
#txertoa Ostegunean Modernaren bigarren txutea jarri zidaten eta... Dedioooo... Atzoko egun osoa dardarka, izerditan blai eta ahul baino ahulago... Gaur ahultasuna baino ez zait geratzen, baina... jodooooo... Beste norbaitek halako erreakziorik?
Izeba Consuelo Urtiaga, nire amona Mari zenaren ahizpa, 104 urte t'erdi.
Aste honetan behingoz #txertoa jasoko du, merezita eta bizi gogoz.
#Gares-tik #Errenteria-ra etorria, denetik bizitzea tokatu zaio, eta #Covid19 pandemia bereziki gogorra dela dio.
#BizitzaDaHandiena
1go dosia hartuta. Zer izango da #txertoa edo plazeboa? Schrödingerren katuari galdetu beharko ;-)
Tomada la primera dosis. ¿Qué será la #vacuna o el placebo? Habrá que preguntar al gato de Schrödinger ;-)
@[email protected] @[email protected]