#SARETZEN datu-kazetaritza ekimenaren beste olatu bat abiatu dugu gaur EiTBrekin #elkarlanean, Hego Euskal Herriko biztanleon errenta aztertzeko. Lurralde mailako argazkiaz gain, datuek egunerokoan eta herriz herri duten eragina eta isla ere aztertu dugu, goi mailako adituen azalpenak eta herritarren bizipenak uztartuz.
#ekonomia #errenta #errentasaretzen #datukazetaritza
https://tokikom.eus/2025/11/hego-euskal-herriko-errenta-aztergai-saretzen-ekimenaren-olatu-berri-batean/

Hego Euskal Herriko errenta aztergai, SARETZEN ekimenaren olatu berri batean - TOKIKOM
EiTBk eta TOKIKOMek elkarrekin garatzen duten SARETZEN datu kazetaritzako ekimenak olatu berri bat argitaratu du gaur, Hego Euskal Herriko biztanleon errenta
TOKIKOMMugikortasunak eta hirigintzak lotura estua dute, eta bien artean gure bizimodu osoa baldintzatzen dute. Ander Gortazar arkitektoaren esanetan, beharbada mugikortasunik onena existitzen ez dena da.
https://goiena.eus/debagoiena/1742998535839-ander-gortazar-mugikortasun-onena-agian-existitzen-ez-dena-da-gertukoa-dena
#saretzen #mugikortasuna #hirigintza #datukazetaritza

Ander Gortazar: "Mugikortasun onena agian existitzen ez dena da, gertukoa dena" - Debagoiena - Goiena.eus
Arkitektoa eta Euskal Herriko Unibertsitateko Hirigintza eta Lurralde-antolaketa Saileko irakaslea da Ander Gortazar (Donostia, 1985), eta mugikortasunaren zenbait ertz ukitu ditu. Hemen dituzue jasotakoak.
Goiena.eusHego Euskal Herrian behintzat, oraindik oso altua da auto kopuruaren eta biztanleen arteko ratioa. @Guaixe en kontatu digutenez, Sakanan 0,78 ibilgaillu dago biztanle bakoitzeko.
https://guaixe.eus/sakana/1742989671661-sakandar-bakoitzeko-078-ibilgailu-daude
#saretzen #mugikortasuna #datukazetaritza

Sakandar bakoitzeko 0,78 ibilgailu daude
Ibarreko ibilgailu parkean autoak dira nagusi. EITBk eta TOKIKOM tokiko komunikabideen bateraguneak sinatutako lankidetza akordioaren emaitza da Saretzen. Eta elkarlan horren seigarren emaitza da mugikortasunaren inguruan egindako azterketa
Guaixe.eusArabako ibilgailu parkea bereziki handia eta zaharkitua da, Hego Euskal Herriko datuak kontuan hartuta. Sakonago azaldu dute @ArabakoAlea eko lankideek, #SARETZEN egitasmoaren barruan.
https://alea.eus/araba/1742993304158-arabako-ibilgailu-parkea
#mugikortasuna #datukazetaritza

Arabako ibilgailu parkea: handia eta zaharkitua
Garraioaren deskarbonizazioaren eta elektrifikazioaren eremuan ezarritako helburuak betetzea zaila izango du Arabako ibilgailuen parkeak, erabateko aldaketa ematen ez bada. Hego Euskal Herriko motorizazio indize altuena du herrialdeak, eta 14,3 urteko batez besteko parke zaharkitua. Emisioen atalean ere ez dabil fin Araba; Eco eta Zero ibilgailuak parke osoaren portzentaje txikiena dira.
Grafikoak: Aritz Mtz. de Luna
Alea.eusZorionez, gauza txuloak ere gertatzen dira. Igual korporatibo eta autobonbo samarra da hau, barkatu, baina jo, iruditzen zait #saretzen ekimenak pixkanaka gorputza hartzen joatea, oraindik hobetzeko dauzkan guztien jabe izanda ere, oso ederra dela.
https://tkm.eus/@tokikom/114234114305616213
https://tkm.eus/@tokikom/114234281189621129
#mugikortasuna #datukazetaritza #elkarlana #hedabideak
EiTBrekin elkarlanean, Hego Euskal Herriko #mugikortasuna aztertzen ari gara #SARETZEN egitasmoaren barruan, #datukazetaritzatik abiatuta.
Datu orokor gisa, bide luzea geratzen da oraindik mugikortasun berdean. Desplazamendu gehienak auto partikularretan egiten ditugu, eta auto horietatik, gehienak dieselak eta 14 urte baino gehiagokoak dira.
Informazio xeheagoa, besteak beste, @hirukaeus hedabidean.
https://hiruka.eus/uribe-kosta/1742928894898-trantsizio-berderako-bide-grisa-2-milioi-ibilgailu-hego-euskal-herria-gehienak-14-urtetik-gorako-diesel-zaharrak-saretzen
TKM, toki komunikabideen Mastodon instantziaDeigarria da #mugikortasuna aztertzean nola azaltzen diren gure gizarteko beste ezaugarri batzuk. Genero arrakala, adibidez. Datuak aztertuta, Debagoienan behintzat, emakumezkoak oinez mugitzen dira, eta gizonezkoak autoz. Honela kontatu dute @goiena eko lankideek.
https://goiena.eus/debagoiena/1742903254019-emakumeak-oinez-gizonezkoak-ibilgailu-pribatuan
#saretzen #datukazetaritza #mugikortasuna

Emakumezkoak, oinez; gizonezkoak, ibilgailu pribatuan
Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Inkesta abiapuntutzat hartuta, emakumezkoak batik bat gestioak edo erosketak egiteko desplazatzen dira; gizonezkoak, berriz, lanera joateko. Guztira, 148.560 joan-etorri egiten dira egunero Debagoienean.
Goiena.eus