Ultzamako erreka bat, bere bi aldeetan, ahuntzak jaten. Alboan, haitzuloa eta San Gregorio deitzen dugun mendia. Eta udaberrian, urak gora egiten duenean, hezegune bilakatzen diren eremuak.

Hori guztia du orain dela 12000 urte egin zen mapa honek, Abauntzeko mapa deitua. Nafarroako Museoan dago ikusgai, Irulegiko eskuaren kontrako aldean.

#nafarroa #abauntz #paleolito #arkeologia #archaeology #paleolithic #map