Bueno, bueno, gaur duela 28-32 urteko argazki lote bat berreskuratu dut, altxor bat.

Adibidez #IraupenEskia konpetizio moduan egiten nuen garaiko bat, zehazki 31 urte ditu argazkiak.

#egunerokoak #Urdaburu

Elurretan saio bikaina gaur ere.

#Urdaburu Mendi Elkarteko, haur, gazte eta gurasoekin Somporten ibili gara eskiatzen. Elurra egin digu, baina berdin gozatu dugu, ederra zegoen baso lainotua.

#IraupenEskia #Somport #Orereta #Errenteria

Eski egun ederra Somporten, pozgarria da ikustea haur eta gazteek nola gozatzen duten.

#Urdaburu Mendi Elkarteak urte asko darama ekimen honekin, txikia nintzenetik.

Por zierto, gaur konturatu naiz, Som-Port izena, Calle Kalea antzeko zerbait da...

#IraupenEskia #Somport #Orereta #Errenteria

Pirinio mendietara bidean, #Urdaburu Mendi Taldearen irteeran, haur eta gazteekin #IraupenEskia egitera.

Gaur Somporten eskiatuko dugu.

Gaur helburu bat neukan, Soum lakura iristea, Soulour portu ondora, eta pazientzia estrategikoarekin, Iritsi naiz.

https://fr.wikipedia.org/wiki/Lac_de_Soum

Eskiatzeko egun ederra gaur ere, elur-ekaitz eta guzti.

#Urdaburu Mendi Elkartearen irteera bikaina.

#ValDeAzun #IraupenEskia #Orereta #Errenteria #PazientziaEstrategikoa

Eskerrak kolektiboki pixkot lehenago ateratzea erabaki dugun.

Atzo Couraduquera igotzeko elurtea, eta gaur jeitsieran. Baten batek goian rato bat gelditu beharko du...

🌨️🌨️🌨️

Bideoa oraintxe autobusetik.

#IraupenEskia #Couraduque #Urdaburu #Orereta #Errenteria

Elurteak atseden eman digu, mendira igo, eta eskiatzeko aukera paregabea izan dugu Couraduquen.

#Urdaburu #IraupenEskia #Couraduque

Paisaia elurtua gozatu dugu.

Elur asko ari du Lourdesetik gora, Val d'Azunera bidea irekitzen diguten bitartean, gozo irakurtzen.
🌨️

#IraupenEskia #Urdaburu #IndependentziarenDekalogoa
@josebagabilondo

XVI. Arditurri Rollerski lasterketa datorren asteburuan, #Urdaburu gure mendi taldeak antolatua:

https://oarsoaldea.hitza.eus/2024/10/23/rollerski-lasterketa-eta-mendi-zinema-urdabururekin/

Parte hartzera ausartzen ez bazarete, ikusteko ere polita da, eta oso ezberdina 🎿

#Oiartzun #Orereta #Errenteria

Rollerski lasterketa eta mendi zinema Urdabururekin

Azaroaren 7an eta 8an mendi zinema emanaldiak antolatu ditu Errenteria-Oreretako elkarteak; azaroaren 9an, berriz Arditurri Rollerski lasterketaren hamaseigarren ekitaldia egingo du.

Oarsoaldeko Hitza