#AZOKOOP kooperatiba.
> Urdirotzen (Artzibar) kokatutako lan elkartuko mikrokooperatiba da.
> Udalekuen etxea izan zen Goitikoetxea ezagunean dute denda, material biltokia eta bulegoa.
> #Artzibar|en eta #Pirinioa|n #LanEtaBizi ahal izateko zerbitzu anitzak ematen dituzte.
> @Bidekariak eta @Olatukoop sareen kide eta sustatzaile dira.
> Webgunea: https://azokoop.net/
> Rita eta Txabi, jende ederra.
Harremana estutzeko bisita.
@Talaioskoop
Jarraitu beharreko kontu bat > @Bidekariak
Argazki hau asko gustatzen zait eta galdua zela uste nuen, baina gurasoen etxean berriro agertu da.
Esango nuke Larra-Belagua dela, bestela Autacam, eta bertan gabiltza #IraupenEskia egiten, aita Mikel, Jose Luis Aduriz, ni, eta atzean txapel arrosa mitikoarekin Aritz Aduriz erorketak entrenatzen 😅
Asteburua dator, eta iganderako gonbidapen bikaina jaso dugu bidelagun garen #Larretik elkartetik.
Nafar Pirinioko produktuen azoka antolatu dute Abaurregainan.
Ezagutu ekoizleen lurraldetutako proiektua eta mozkin ederrak! 🌾🐂🐖
#ESE #Abaurregaina #Pirinioa #Nafarroa #ElikaduraBurujabetza #LurraldeBurujabeak
'Pirinioetan bizirik irauteko masterra'
Pirinioan lan eta bizitzeko ezinbestekoa den garapen ekonomiko eraldatzailea posible izateko #Bidekariak eta Pirinioko Mahaiaren lanketa azaltzen duen erreportaje ederra Berria egunkarian.
https://www.berria.eus/euskal-herria/pirinioetan-bizirik-irauteko-masterra_2129741_102.html
Egungo egoeratik #ESE eta #PazientziaEstrategikoa ezinbestekoak izango dira, eta Olatukoopek ildoa lantzen jarraituko du.
#Pirinioa #nafarroa #LurraldeBurujabeak