#Chrome nabigatzailerako #VPN gehigarri batek erabiltzaileek #AA #txatbot ezagunenekin izandako milioika elkarrizketaren transkripizioak saldu ditu, baimenik eta abisurik gabe.

Traola konbo perfektua! #kriptxanponak baino ez dira falta ekuazioan! XD

https://wwwhatsnew.com/2025/12/20/millones-de-conversaciones-privadas-con-ia-han-sido-recolectadas-sin-consentimiento/

Millones de conversaciones privadas con IA han sido recolectadas sin consentimiento

Usar un VPN gratuito puede parecer una buena decisión para proteger la privacidad en línea, pero la realidad puede ser muy distinta. La reciente investigación de la firma de seguridad Koi, con sede en Tel Aviv, expuso un caso preocupante: más de seis millones de conversaciones privadas con chatbots de inteligencia artificial fueron recolectadas y

WWWhat's new

#AA #txatbot sistemek sortzen duten #desinformazioa bikoiztu egin da urtebetean. %18tik %35era, baina ei, produktibitatea eta hori!

https://risky.biz/risky-bulletin-ai-chatbot-disinformation-doubles-in-a-year/

#adimenartifiziala #pAAte #fuAAgras #informazioa

Risky Bulletin: AI chatbot disinformation doubles in a year - Risky Business Media

The internet's top AI chatbots provide answers with false claims twice as much as they did last year.The disinformation rates of the top 1 [Read More]

"Ulerkorra? Adiktiboa? Abusatzailea? Nola eragiten dioten buruko osasunari AA konpainiek". Izenburu hori dauka Naturek argitaratutako artikulu batek.

Artikulu horren eta beste ikerketa batzuen ondorioen arabera:

👉 'Txatbota ez da zure laguna', @berria n:
https://www.berria.eus/bizigiro/analisia-bizigiro/txatbota-ez-da-zure-laguna_2143193_102.html

🎶 Zeure begia, haien zizare ( @Petti ; hitza; Harkaitz Cano): https://www.badok.eus/euskal-musika/petti/manipulazio-estrategiak

#AdimenArtifiziala #manipulazioa #txatbot

Txatbota ez da zure laguna

Adimen artifizialean oinarritutako txatbotak, hau da, solaskide robotak, albiste zientifikoen jario etengabea sortzen dute. Erabiltzailearekin harreman naturala itxuratzeko ahalmen gero eta handiag...

Berria

Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua dakar. Hala ere, Euskal Herrian bada horri aurre egin nahi dion ekimen bat: HiTZ zentroak euskarazko txatbot sistema irekia garatzeko ekimena abiarazi du.

HiTZ zentroa azken urtean esperimentuak egiten ari da euskarazko adimen artifizialeko eredu ireki bat sortzeko. Helburua ez da soilik txatboterako eredu bat sortzea, baizik eta euskarari eta euskal kulturari buruzko ezagutza txertatzea. Hau ez da erronka erraza, izan ere, euskarazko datu kopurua askoz txikiagoa da hizkuntza hegemonikoenekin alderatuta. Hori dela eta, proiektuaren arrakasta bermatzeko, komunitatearen parte-hartzea ezinbestekoa da.

Hain zuzen ere, HiTZ zentroak eskura dituen teknologia eta modelo libre ezberdinak baliatuz garatutako lehen prototipoak ebaluatzeko fasean jarri ditu, eta horretarako plataforma bat prestatu dute: https://ebaluatoia.hitz.eus/.

Bertan, erabiltzaileek txatboten erantzunak ebaluatu ditzakete, zein den hoberena erabakitzen lagunduz. Prozesu honen bidez, euskarazko ereduaren kalitatea hobetzea eta egokiena zein den identifikatzea espero dute.

Euskararen biziraupen digitala bermatzeko, halako ekimenetan fokua jartzea garrantzitsua da. Teknologia garatuko duten pertsonak, honen aldeko apustua egiten duten instituzioak bezala, euskal komunitatearen parte hartzea aktibatzea ezinbestekoa izango da, bai kasu honetan eta baita etorkizunean ere.

HiTZ zentroarena bezalako ekimenek erakusten du teknologia erraldoien menpe ez egoteko bide propioak badirela eta horietatik ibiltzea besterik ez dugula. Eredu irekiak garatzeak burujabetza teknologikoan pausoak ematea ahalbidetzen du, eta horrek euskararen etorkizun digital oparoago baterako aukera ireki.

Otsailaren 3tik 17ra bitartean, erabiltzaileek aukera izango dute ebaluazioan parte hartzeko, eta HiTZ zentroak espero du komunitateak ahalik eta ekarpen handiena egitea. Euskararen etorkizun digitala guztion esku dago, eta teknologia berrietan hizkuntzaren presentzia ziurtatzeko urratsak ematea ezinbestekoa da.

Parte-hartzaileek, gainera, martxoaren 4an egingo den zozketan sari berezi bat lortzeko aukera ere izango dute.

Parte hartu

Eman zure laguntza euskarazko adimen artifiziala hobetzeko!

#AA #adimenArtifiziala #chatgpt #HitzZentroa #txatbot

https://etzi.pm/txatbot-hoberenaren-bila/

Txatbot ebaluatoia

#Txatbot​ak hainbat isuri izateaz gain (matxismoa, LGTBfobia...), erantzun desegokiak emateaz gain (sexu proposamenak), beste erabiltzaileen datu pribatuekin erantzuten zuen (helbideak, telefono zenbakiak...). Gainera, eredua trebatzeko erabilitako datu guztiak publikoki argitaratuta egon ziren 6 hilabetez. Amaitzeko, Kakao enpresak eskandalu honen aurrean erantzule egin eta neurriak hartuko dituela edo iragarri ordez, isil-isilik geratu da, arazoa ezkutatu nahian edo. Hau da, desastre bat!

Txat Bot Lantegia @ueu_orokorra @aitzolete @elhuyar @IxaTaldea

Jardunaldi honetan, txatbot teknologia izango dugu aztergai. Mundu-mailako zein bertako ikerketa-lan eta produktu ezberdinak ezagutzeko aukera izango dugu eta, tailer praktikoan, oinarrizko botak programatzen ikasiko dugu.

https://haritulab.eus/egutegia/txat-bot-lantegia-ueu_orokorra-aitzolete-elhuyar-ixataldea/

#phyton #telegram #Txatbot

Txat Bot Lantegia @ueu_orokorra @aitzolete @elhuyar @IxaTaldea – HarituLab