Ohiko prozedura medikoak gizonen anatomiarentzat diseinatu dira. Hortaz, ez dira egokiak emakumeentzat, eta askoz ere desatseginagoak eta mingarragoak dira, gizonentzat baino. Adibidez: kolonoskopia, uretraren kateterazioa, bizkarrezurreko puntzioa...

Horrek, kaltea egiteaz gain, emakumeek medikura joateari uztea ekar dezake, eta, beraz, ez jasotzea behar duten arreta

@TheConversationUK bidez:

https://theconversation.com/routine-medical-procedures-can-feel-harder-for-women-heres-why-274041
#osasuna #medikuntza #sexua #generoa

Routine medical procedures can feel harder for women – here’s why

When medical procedures are designed around male anatomy, women often pay the price – in pain, difficulty and dismissal.

The Conversation

Beti da gozamena Miren Altuna Azkargorta neurozientzialariaren azalpenak entzutea. Oraintxe aritu da Euskadi Irratian, Amarauna saioan duen kolaborazio-tartean, emakumeen eta gizonen garunen arteko diferentziez.

🎧 Guau plataforman daude bere tarteak, eta, luzeago entzun nahi izanez gero, hemen "Emakume zientzialarien argitan'" zikloan eskaini zuen solasaldia: https://zientzia.eus/podcastak/emakume-zientzialarien-argitan/miren-altuna-azkargorta-alzheimerraz-eta-downen-si/
#emakumeakzientzian #sexua #generoa #neurologia

Miren Altuna Azkargorta alzheimerraz eta Downen sindromeaz

Elhuyar Zientzia

🟣 AEBetan, urtean, gizonek baino 55.000 emakume gehiagok izaten dute iktus bat.
🔸Arrazoi biologikoek ez ezik (hormonak, Bizi-itxaropena muzeagoa...), faktore sozialek ere eragiten dute, adb diagnostiko okerra edo arreta mediko falta 🔸Gerora, ondorio larriagoak eta bizi-kalitate kaxkarragoa ere izaten dute.
🔸Munduan, 25 urtetik beherakoetan, iktusa ohikoagoa da emakumeetan gizonetan baino

👉https://theconversation.com/from-contraception-to-menopause-why-women-face-a-higher-risk-of-stroke-266040
#osasuna #sexua #generoa

From contraception to menopause: why women face a higher risk of stroke

Women are more likely to have a stroke – and more likely to be misdiagnosed. Hormones, pregnancy and medical bias are part of the reason.

The Conversation

Bazkalondoko eztabaidarako:

Medikuntza androzentrikoa izan da historikoki. Horrek ondorio txarrak ekarri ditu emakumeentzat; hortaz, sexua eta generoa aintzat hartzeko neurriak hartu dira. Baina zenbateraino da egokia bereizketa hori?

👉 Bi ikuspegi desberdin eta osagarri, A. Labaka erizain eta psikologoaren eta A. Etxeberria filosofoaren eskutik, #Elhuyar aldizkarian:

https://aldizkaria.elhuyar.eus/analisiak/sexua-eta-generoa-medikuntzan/
#generoa #sexua #binarismoa #medikuntza

Sexua eta generoa medikuntzan

Agerikoa da emakumeak baztertuta egon direla medikuntzan eta ikerketa medikoetan, izan sexu-­ezaugarriengatik, izan generoarengatik. Horrek ondorio kaltegarriak ekarri dizkie emakume gisa identifikatzen direnei. Kalte horiek saihesteko eta diskriminazioa gainditzeko, adostasun zabala jaso dute sexua eta generoa arlo medikoan aintzat hartzeko eman d

Elhuyar aldizkaria
Proposed SRY test to determine athletes’ sex should be treated with caution

In the light of recent controversy about eligibility for male and female categories in sport, the International Olympic Committee has decided to set up a working group to look at gender eligibility issues. While this is necessary to address the arguments, the European Society of Human Genetics (ESHG) has a number of concerns about its potential outcome. Meanwhile several international and national sports federations and governing bodies have started to introduce mandatory sex testing or stricter eligibility rules.

#Elhuyar aldizkariaren azken zenbakian, medikuntzan eta ikerketa medikoetan emakumeak ez baztertzeko neurriak hartu ditugu gaitzat. Izan ere, batzuen ustez, neurri horiek ez dira nahikoak, eta beste batzuek zalantzan jartzen dute neurri horien egokitasuna. Ainitze Labaka erizainak eta psikologian doktoreak eta Arantza Etxeberria filosofoak beren ikuspegia eman dute, analisi banatan:
https://aldizkaria.elhuyar.eus/analisiak/sexua-eta-generoa-medikuntzan/
#sexua #generoa #medikuntza #bazterkeria #filosofia
Sexua eta generoa medikuntzan

Agerikoa da emakumeak baztertuta egon direla medikuntzan eta ikerketa medikoetan, izan sexu-­ezaugarriengatik, izan generoarengatik. Horrek ondorio kaltegarriak ekarri dizkie emakume gisa identifikatzen direnei. Kalte horiek saihesteko eta diskriminazioa gainditzeko, adostasun zabala jaso dute sexua eta generoa arlo medikoan aintzat hartzeko eman d

Elhuyar aldizkaria
➕ Gizakietan ere, gorputzak ez dira beti garatzen kromosomen eta geneen arabera. Hala gogorarazi du Andrew Sinclair genetikariak. 1990an, SYR genea, barrabilak garatzeko funtsezko genea, aurkitu zuen Y kromosoman, eta aspaldi frogatu zuen sexua bereizteko gene horretan oinarritutako probek ez dutela oinarri zientifikorik. Orain, berriz ere, SYR genearen proba egitea proposatu dute Atletismoko Munduko Txapelketan.
@javierarmentia en eskutik:
https://mastodon.social/@javierarmentia/115037075041044222
#sexua #genetika #binarismoa
Trumpek nahi duena esango du sexu biologikoari buruz. Naturak hau dio:
Australiako 5 hegazti-espezie aztertuta, ikusi dute uste baino ohikoagoa dela, hegaztiak sexu baten kromosomak izanik, beste sexuaren sexu-organoak eta ezaugarri morfologikoak izatea.
👉
https://royalsocietypublishing.org/doi/10.1098/rsbl.2025.0182
#sexua #generoa #biologia #Trump
'Ariadnaren haria' bukatu berri. Izugarri gustatu zait nola josten dituen hizkuntzarekin eta sexu/generoarekin zerikusia duten askotariko gaiak. Bitxikeria eta kontu jakingarri bezain harrigarriz apainduta, estilo arin eta jostagarria erabiliz eta erreferentzia ugariz aberastua. Hitz batean: gomendagarria!
#feminismoa #literatura #hizkuntza #sexua #generoa

Sexuaren eta generoaren arabera, hipertentsioa, diabetesa eta hiesa desberdin pairatzen, diagnostikatzen eta tratatzen dira, hainbat herrialdetan.

Egileen esanean, lanak agerian jarri du datuak bereizita jasotzeko eta erabiltzeko garrantzia, gaitz horiei aurre egin ahal izateko diskriminaziorik gabe

👉 Ikerketa osoa, irekian: https://journals.plos.org/plosmedicine/article?id=10.1371/journal.pmed.1004592

#sexua #generoa #medikuntza #diskriminazioa

Sex-disaggregated data along the gendered health pathways: A review and analysis of global data on hypertension, diabetes, HIV, and AIDS

In a review of global datasets for hypertension, diabetes, HIV, and AIDS, Alessandro Feraldi and colleagues investigate the importance of sex-disaggregated data.