Lesakako Eskolttiki udal eraikina nola gelditu den erakusteko ate irekiak izanen dituzte uztailaren 1ean

Barrenetik nola helditu den ikusteko aukera izanen da asteazkenean 17:00etatik 20:00etara
Lesakako Eskolttiki udal eraikina egokitzeko lanak egin di…
https://erran.eus/bortziriak/1782816204286-lesakako-eskolttiki-udal-eraikina-nola-gelditu-den-erakusteko-ate-irekiak-izanen-dituzte-uztailaren-1ean?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #lesaka #gizartea

Lesakako Eskolttiki udal eraikina nola gelditu den erakusteko ate irekiak izanen dituzte uztailaren 1ean - Bortziriak - 2026-07-01 - Erran.eus

Barrenetik nola helditu den ikusteko aukera izanen da asteazkenean 17:00etatik 20:00etara Lesakako Eskolttiki udal eraikina egokitzeko lanak egin dituzte. 105.038 euroko aurrekontua izan duen obra finantzatzeko 62.000 euro baino gehiagoko ekarpena eginen da Tokiko Inbertsio Planaren kontura. Obra honen bidez, lehendik dauden espazioak egokitu dituzte, erabilera anitzeko aretoak sortuz. Behin berritze lanak bukatuta, Eskolttikiko ateak zabalduko dituzte uztailaren 1ean, asteazkenean 17:00etatik 20:00etara eta barrenetik nola gelditu den ikusteko aukera izanen dute herritarrek.

Erran.eus

Lesakako Arkupe pilotazale elkartearen pilota jaialdia egin dute igandean

Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak, Lesakako Udalaren laguntzarekin antolatzen duen sanferminen aitzineko pilota jaialdia egin zuten ekainaren 28an…
https://erran.eus/bortziriak/1782727760421-lesakako-arkupe-pilotazale-elkartearen-pilota-jaialdia-egin-dute-igandean?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #lesaka #kirola #pilota

Lesakako Arkupe pilotazale elkartearen pilota jaialdia egin dute igandean

Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak, Lesakako Udalaren laguntzarekin antolatzen duen sanferminen aitzineko pilota jaialdia egin zuten ekainaren 28an, igande goizean Lesakako udal pilotalekuan. Pilotariak eta arduradunak aurpegi alaiekin agertu ziren pilotalekura, bezperan Nafarroako Herriarteko Pilota Txapelketa Ttikiko finalerako txartela eskuratuta. Partidak jokatu baino lehen, pilotari bakoitzari denboraldi berrirako kamiseta, txandala eta pilota bat oparitu zizkien Arkupe pilotazale elkarteak, udan entrenatzen segitu ahal izateko. Taldeko argazkia ere atera zuten pilotariek, denboraldi honetan pilotariek lortutako txapelekin, Santiago Oiartzabal, Jose Luis Tainta, Mikel Maia eta Seberiano Txoperena arduradunekin batera.

Erran.eus

Espainiako trial txapelketa irabazi du Uxuri Portu lesakarrak

Igandean Lizarran jokatutako proban nagusitu zen 13 urtez beheitiko nesken kategorian eta uztail hondarrean Suitzan jokatuko den gazteen munduko txap…
https://erran.eus/bortziriak/1782722752250-espainiako-trial-txapelketa-irabazi-du-uxuri-portu-lesakarrak?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #lesaka #kirola #txirrindularitza

Espainiako trial txapelketa irabazi du Uxuri Portu lesakarrak

Igandean Lizarran jokatutako proban nagusitu zen 13 urtez beheitiko nesken kategorian eta uztail hondarrean Suitzan jokatuko den gazteen munduko txapelketarako txartela eskuratu du.

Erran.eus

Lesakako saihesbidearen proiektua aurkeztuko dute ekainaren 30ean

Asteartean 18:00etan eginen dute Harriondoa Kultur Etxean
NA-4000 errepidean Lesakako saihesbidearen proiektuaren aurkezpena eginen dute ekainaren 3…
https://erran.eus/bortziriak/1782720539978-lesakako-saihesbidearen-proiektua-aurkeztuko-dute-ekainaren-30ean?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #lesaka #gizartea

Lesakako saihesbidearen proiektua aurkeztuko dute ekainaren 30ean - Bortziriak - Erran.eus

Asteartean 18:00etan eginen dute Harriondoa Kultur Etxean NA-4000 errepidean Lesakako saihesbidearen proiektuaren aurkezpena eginen dute ekainaren 30ean, asteartean 18:00etan Harriondoa Kultur Etxean. Lesakako Udaleko ordezkariekin batera, Nafarroako Gobernuko Herri Lanen Zuzendaritza Nagusiko eta WSP Ingeniaritza enpresako ordezkariak izanen dira proiektua aurkezten.

Erran.eus

Hildako mendizaleak gogoan Lesakatik Agiñara ateraldia egin dute

Lesakako Beti Gazte elkarteak antolatuta, hildako mendizaleen oroimenez, mendi irteera egin zuten igande goizean Agiñara.
https://erran.eus/bortziriak/1782726430121-hildako-mendizaleak-gogoan-lesakatik-aginara-ateraldia-egin-dute?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #lesaka #kirola

Hildako mendizaleak gogoan Lesakatik Agiñara ateraldia egin dute

Lesakako Beti Gazte elkarteak antolatuta, hildako mendizaleen oroimenez, mendi irteera egin zuten igande goizean Agiñara.

Erran.eus

Lesaka izanen du arerio Berak Nafarroako Herriarteko Txapelketa ttikiko finalean

Larunbatean Labriten jokatutako finalerdian Lesakak 2-1 irabazi zion Goizuetari
Bortzirietako derbia izanen da Nafarroako Herriarteko Pilota Txapelk…
https://erran.eus/mendialdea/1782715403094-lesaka-izanen-du-arerio-berak-nafarroako-herriarteko-txapelketa-ttikiko-finalean?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #bortziriak #leitzaldea #bera #lesaka #goizueta #leitza #kirola

Lesaka izanen du arerio Berak Nafarroako Herriarteko Txapelketa ttikiko finalean - Mendialdea - Erran.eus

Larunbatean Labriten jokatutako finalerdian Lesakak 2-1 irabazi zion Goizuetari Bortzirietako derbia izanen da Nafarroako Herriarteko Pilota Txapelketa tttikiko finalean. Berak joan den asteazkenean lortu zuen uztailaren 4ko finalerako txartela, Baztani 2-1 irabazi ondotik eta larunbatean, Labriten, Lesakak eman zuen azken urratsa, Goizuetari 2-1 irabazita.

Erran.eus

Enaitz Ansok eta Iker Izagirrek jokatuko dute III. Benito Tainta Pilota Txapelketako senior mailako finala Lesakan

Ortzeguneko finalerdietan irabazi zieten Aritz Olaizolari eta Koldo Bikandiri, hurrenez hurren
Arkupe pilotazale elkarteak Benito Tainta zenaren ome…
https://erran.eus/mendialdea/1782468877121-enaitz-ansok-eta-iker-izagirrek-jokatuko-dute-iii-benito-tainta-pilota-txapelketako-senior-mailako-finala-lesakan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #bortziriak #oronozmugairi #lesaka #kirola #pilota

Enaitz Ansok eta Iker Izagirrek jokatuko dute III. Benito Tainta Pilota Txapelketako senior mailako finala Lesakan - Mendialdea - Erran.eus

Ortzeguneko finalerdietan irabazi zieten Aritz Olaizolari eta Koldo Bikandiri, hurrenez hurren Arkupe pilotazale elkarteak Benito Tainta zenaren omenez Lesakan hirugarren aldiz antolatutako lau eta erdiaren barreneko San Fermin Pilota Txapelketa azken txanpan sartua da eta senior mailan finalistak zein izanen diren erabakitzeko finalerdiak jokatu dituzte ortzegunen. Lapkeko Iker Izagirre eta Zugarraldeko Enaitz Anso oronoztarra izanen dira uztailaren uztailaren 11ko final nagusian.

Erran.eus

Lesakako Arkupe pilotazale elkartearen pilota jaialdia igandean eginen dute

Larunbat arratsaldean Lesakak eta Goizuetak Nafarroako Herriarteko Txapelketa ttikiko finalerdia jokatu behar dutenez, igande goizean jokatuko dituzt…
https://erran.eus/bortziriak/1782448699405-lesakako-arkupe-pilotazale-elkartearen-pilota-jaialdia-igandean-eginen-dute?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #igantzi #lesaka #kirola #pilota

Lesakako Arkupe pilotazale elkartearen pilota jaialdia igandean eginen dute - Bortziriak - Erran.eus

Larunbat arratsaldean Lesakak eta Goizuetak Nafarroako Herriarteko Txapelketa ttikiko finalerdia jokatu behar dutenez, igande goizean jokatuko dituzte partidak Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak, Lesakako Udalaren laguntzarekin antolatzen duen sanferminen aitzineko pilota jaialdia ekainaren 28an eginen dute, igandean 10:00etan hasita Lesakako udal pilotalekuan. Jaialdi hau normalean larunbat arratsaldean egiten badute ere, aurten, Lesakak eta Goizuetak Nafarroako Herriarteko Txapelketa ttikiko finalerdia jokatuko dute larunbat arratsaldean Iruñko Labriten eta gibeleratu behar izan dute.

Erran.eus

‘Eder txikia’ liburuaren irakurketa dialogikoa eginen dute ekainaren 26an Lesakan

Bakea eta bizikidetza lantzen duten liburutegiak egitasmoaren barrenean, Eder txikia liburuaren irakurketa dialogikoa antolatu dute Lesakako liburute…
https://erran.eus/bortziriak/1782386666810-eder-txikia-liburuaren-irakurketa-dialogikoa-eginen-dute-ekainaren-26an-lesakan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #lesaka #kultura

‘Eder txikia’ liburuaren irakurketa dialogikoa eginen dute ekainaren 26an Lesakan - Bortziriak - 2026-06-26 - Erran.eus

Bakea eta bizikidetza lantzen duten liburutegiak egitasmoaren barrenean, Eder txikia liburuaren irakurketa dialogikoa antolatu dute Lesakako liburutegian ekainaren 26an, ortzegunean 11:30ean hasita. Heldu batekin joan beharko duten 6 eta 8 urte arteko haurrei zuzendua da eta euskaraz eginen dute.

Erran.eus

Lesakako sanferminetako Señora Bazkarirako txartelak eskuratzeko hondarreko egunak dira

Uztailaren 9an eginen dute Kasinon eta txartelak ekainaren 30a arte eros daitezke Telletxean eta okindegian
Azken ureetako ohiturari eutsiz, Lesakak…
https://erran.eus/bortziriak/1782362260017-lesakako-sanferminetako-senora-bazkarirako-txartelak-eskuratzeko-hondarreko-egunak-dira?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #lesaka #bestak

Lesakako sanferminetako Señora Bazkarirako txartelak eskuratzeko hondarreko egunak dira - Bortziriak - Erran.eus

Uztailaren 9an eginen dute Kasinon eta txartelak ekainaren 30a arte eros daitezke Telletxean eta okindegian Azken ureetako ohiturari eutsiz, Lesakako sanferminetan Señora Bazkaria antoatu du Xulufrinak Lesakako Sare Feministak, Azkaineko emakumeekin ahizpatuta. Kasinon eginen dute uztailaren 9an, ortzegunean, 14:30ean. Egun horretarako txartelak 35 eurotan salgai daude Telletxea argazkidendan eta Izarra okindegian, ekainaren 30era arte.

Erran.eus