Maider eta Antton: Euskarazko TTS ahotsak Piper motorrerako egokitu ditut

Azkenaldian adimen artifizialeko eredu lokalekin nabil lanean edo hobe esan, etxean probak egiten nire etxeko "laborategi" informatikoan. Hainbat kezka eta jakin min ditut buruan AAri dagokionez (ez naiz orain denak esaten hasiko) eta horietako bat euskarazko TTS (Text To Speech) libreen beharra izan da aspalditik. Testutik euskarazko audiora pasatzen duen teknologia badugu, baina ez zegoen orain arte software librean txertatzeko modurik. Gainera, erabiltzen ditudan software libreko hainbat proiektutan TTS teknologia hau eskuragarri dago dagoeneko; Piper da horren adibideetako bat. Nola hit...