Kuriosoak iruditu zaizkidan datu gehiago:
* Erlastarrek egunean batez beste hegan egindako 244 minutuetan 17 kilometroko distantzia egin zuten.
* 4 orduko hegaldi horrek eguneko energia kontsumoaren %70 hartzen du.
* Eguneko lehen orduetan hegan ibiltzen dira ia etengabe, lore gutxi bisitatuz. Lore gehienak eguerdiko orduetan bisitatzen dituzte. Hortik aurrera aktibitatea azkar jaisten da.
* Logikoki gorputzaren pisua jaisten da hegaldian eta jan ahala igo.
#Erlastarrak