@Ainariss @birasuegi Nik ere maite dut #BenitoLertxundi ren musika. Halere, xelebrekerien biltzaile ia patologikoa naizenez, gogoan dut ikusi nuen okasio bakarrean, musikari batek huts egin zuen batean eskaini zion begirada asasinoa da. 🀣 Bestalde, gustatu zitzaidan gauza bat: ahotsa aldatu zitzaion garaian (tonu altuekin arazoak), kantatzeko modu berria asmatzeko gai izan zen.
Gaueko ordu txikietan Primo de Rivera kalean lan egindako ordu horiek guztiak ezin izango ditut inoiz ahaztu (eta behar bezala eskertu). Ondo hasi eta merezita etapa berrian sartzea. Eskerrik asko, #BenitoLertxundi .
https://youtu.be/KKmkNbJGv2Q?feature=shared
Benito Lertxundi - Altabizkarko kantua

YouTube
Gaur bereziki Oiartzungo Madalensoroko kontzertuak gogoan. Eta oso eskertua txikitatik gurasoek plaza haietan egoteko esperientzia eskaini zigutelako. #BenitoLertxundi

Heldu herria sustraietatik,
tira eta gora jaso.
Jarri kantauri aurrean eta
mantendu zutik hari so.
Ispilu hortan ikus gaitezen,
herriz-herri, auzoz-auzo.
Zauriak gatzez itxi ditzagun,
malkoak urez eraso.
Sano ta libre, irla txiki bat,
salbatuko gara akaso.

#BenitoLertxundi #ItsasoariBegira

Amaren eta alabaren diskak gurutzatzen diren tokian #benitolertxundi dago.

Kantuz sortu naiz eta
Kantuz nahi bizi 🎢

Zaharrenari egunero jartzen nion lokartzeko diska hura, lehen kanta hori amaitzerako lo zegoen.

Geroztik gauzak asko aldatu dira

#benitolertxundi

Ez da #benitolertxundi ren abestirik ezagunena izango baina, nire kutunetako bat, zalantzarik gabe.
Bertsoak #Xalbador enak dira.

https://youtube.com/watch?v=rnhHAjXfaNU&feature=shared

Mundurat eman ninduzun

YouTube