Gaur bereziki Oiartzungo Madalensoroko kontzertuak gogoan. Eta oso eskertua txikitatik gurasoek plaza haietan egoteko esperientzia eskaini zigutelako. #BenitoLertxundi
@Ainariss Nik madalensoron, bereziki 'Dut' taldearen kontzertu bat dut gogoan, oraindik lehen diskoa atera gabe zutela 😍
@birasuegi hori ere ondo gogoan dut. Baita permanentedun melena luzea Su ta Gar-en kontzertu batean nola astindu nuen ere. Baina amaren "Erriberaaaaaaaa" oihua iltzatuta geratu zait Benitoren kontzertuetatik.
@Ainariss @birasuegi Nik ere maite dut #BenitoLertxundi ren musika. Halere, xelebrekerien biltzaile ia patologikoa naizenez, gogoan dut ikusi nuen okasio bakarrean, musikari batek huts egin zuen batean eskaini zion begirada asasinoa da. 🤣 Bestalde, gustatu zitzaidan gauza bat: ahotsa aldatu zitzaion garaian (tonu altuekin arazoak), kantatzeko modu berria asmatzeko gai izan zen.