#BarGloria Gustura irakurri dut nobela. Deskripzioek atmosfera jakin batzuk ekarri dizkidate gogora, eta printza ederrak egon direla tartean esango nuke.
Giza harremanen erakusleihoa iruditu zait: nahi eta ezinak, erasoak, beldurrak, amorruak, inbidia, rolak...
Familiaren gaineko begirada ere gustatu zait, idealizazioetatik kanpokoa.
Ez daude zezenketak bezain gaizki ikusiak Euskal Herrian, baina idi-demak edo zaldi-demak animaliei tratu txarrak ematean oinarritutako ikuskizun publikoak dira. Tortura direla ere esango nuke. Jasanezinak egin zaizkit betidanik. #BarGloria
Urte berriko zereginen artean Nerea Ibarzabalekin #BarGloria​ri buruz hitz egitea dagoela esan du Ilaski Serranok #Mihiluze​n. Entzuteko gogoarekin!
Bueno #BarGloria irakurrita! @Haltzadia @Urkobetan @galaipa , zuen eritziak irakurrita animosita hasi nintzan. Baina ez jat gustatu, deskribapen larregi. Ez jataz gustazen, nahiago dot nire irudimena erabili eta irakurketa arinagoa izatea. Gainera denporaren aldaketa ere kostatu jat. Beste barik, bertsolari moduan nahiago dot Nerea!  inkestarako prest!

 Taldekide maiteok, zer moduz #BarGloria liburuaren irakurketa? 2023ko lehen liburua aukeratzeko unea iritsi da. Hasteko, #2023UrtarrilerakoProposamenak irakurketa proposamenen zerrenda egingo dugu.

πŸ“… Proposamenak egiteko azken eguna urtarrilaren 1a izango da.

#BarGloria bukatuta. Istorioaren denbora lerroan tarteka galdu egin naiz, eta atzera eta aurrera ibili behar izan naiz haria jarraitzeko. Dena dela, gustatu zait eta gustora irakurri dut.

Irakurri ditudan komentarioekin ados:

βœ… gertaera gutxi... baina narrazio bikaina.
βœ… deskripzioak ikaragarri aberatsak
βœ… denboraren atzera-aurrera horiek tarteka despistatu egin naute
βœ… nobelatik onena... sortzen duen atmosfera. Apurtxo bat malenkoniatsua? Nola esango? Krepuskularra, agian?

#BarGloria
 @elegose

Ez dakit zergatik... baina irakurtzen ari nintzela "AlcarrΓ s" filmaz akordatu naiz. Badu antzekotasunik!

#BarGloria leku asmatua dela dio Nereak. Ez dakit, bada! Gaztetako pare bat okurritzen zaizkit, idi-buruagatik ez balitz, nobelan deskripzioarekin bete-betean bat datozenak.

Ezagutu dituzue musika entzuteko jokebox makina horiek? Txanpon baten truke 20 abestiren artean bat hautatu. Eta bai... I will survive kantua lehen aldiz makina horietako batean entzun nuela esango nuke. https://www.youtube.com/watch?v=FHhZPp08s74

I Will Survive

YouTube

Kitto. Amaitu dut #BarGloria

 @elegose

Spoiler-zalea naiz. Liburu bat irakurri aurretik, gustukoa dut kritika bat edo beste irakurtzea. Kokatzen laguntzen dit. Spoiler gutxi ikusi dut. Hau gustatu zait: https://kritikak.armiarma.eus/?p=8636

kritiken hemeroteka Β» Taberna batean mundua

 @elegose

#BarGloria bukatuta.

Eleberri polita, bikain idatzita.
Egia esan, istorioak berak ez nau asko engantxatu, baina merezi du. Pertsonaiak ondo eraikiak, deskribapen bikainak, pasarte batzuk zenbat trasmititzen duten...