Etxera iritsi berri zait EMFko #Pyrenaica aldizkariaren azken alea. #100urte bete ditu euskal mendizaleon aldizkariak. Zorionak!!!
1930eko anuarioan L. Ayanbe eta Karlos Linazasoro zumarragarraren artikuluak izan ziren #euskara-z lehenik idatzitakoak.
Azken ale honi so Mikel Arrizabalagak egindako artikuluarekin geratu naiz. Hala dio:
"1980an munduko gailurrik altuenera iritsi ginen euskaldunak, baina zalantzarik gabe, oraindik bide luzea ibili beharra dugu euskararen gailurra zapaltzeko."





