Etxera iritsi berri zait EMFko #Pyrenaica aldizkariaren azken alea. #100urte bete ditu euskal mendizaleon aldizkariak. Zorionak!!!

1930eko anuarioan L. Ayanbe eta Karlos Linazasoro zumarragarraren artikuluak izan ziren #euskara-z lehenik idatzitakoak.

Azken ale honi so Mikel Arrizabalagak egindako artikuluarekin geratu naiz. Hala dio:

"1980an munduko gailurrik altuenera iritsi ginen euskaldunak, baina zalantzarik gabe, oraindik bide luzea ibili beharra dugu euskararen gailurra zapaltzeko."

Azken 100 urtetan, soilik orrialde guztien %9.4a idatzia idatzi eta argitaratua izan da euskaraz, 427 artikulutan banaturik 1.939 orrialde euskaraz, 20.594 orriren artean.

Zorionik eman behar bada, zorionik beroenak 1939 orrialde horiek guztiak idatzi dituzten mendizaleentzat.

Mikel Arrizabalagak dioen bezala, oraindik bada gailurrerako bidea.