❤️‍🔥 #FrankensteinAgurgarria

Disko-liburuan ez dagoen poema bat:

Mediterraneoaren ertzean,
Gatzetan bustitako gizateria ikusi nuen, Buruz behera,
Hildakoak, Begiak tantaka,
Eskuak zerurantz, otoitzean, edo beldurrez. Ezin nuen jakin.
Itsasoa, arabiar baten bihotza baino gogorragoa,
dantzan, odolez blaitua.
Harri-koskorrek bakarrik egin zuten negar.
Harri-koskorrak bakarrik.
Arabiako lurrin guztiek ere ezin dute estali
Israelek sortzen duen ustel-kiratsa

(Refaat Al Areer, Gaza, 1979-2023)

#FrankensteinAgurgarria disko-liburuan ez da poema hori agertzen. Argitaratu ondoren irakurri nuen, eta @Petti k eta biok egiten dugun emanaldian sartzea erabaki genuen, bestelako munstro, harri, odol eta heriotzen artean

Hau da duguna eskaintzeko: hitzak, musika, gogoeta eta memoria.

"Norberari berea, leun dezagun malda"

🎶 Erramurik gabeko gauak https://www.youtube.com/watch?v=kEd9_cAJlbo

📕 📀 https://elkarargitaletxea.eus/liburuak/frankenstein-agurgarria/

#LiburuarenEguna #literatura #poesia #musika #munstroak