Gizarte eremuari loturiko esku-hartzean aukera eta mehatxuen artean AAren inguruan hausnarketa kritikoa egiteko eskatu didate mahai inguru batean...

Badakite, ez naizela AA erabiltzailea, bere funtzionamendua ulertzen dudala uste dut, zenbait esperimentu egin ditudalako, asko irakurri eta hausnartu, inoiz ez badut AA bat sortu ere...

Zer ez nuke ahaztu behar?

Edozein ekarpen ongi etorria izango da.

@txerren partekatu zuen egile honen testua oso interesgarria, hausnartzen jarraitzeko: file:///home/baratza/Deskargak/ai_decomputing_interregnum_danmcquillan.pdf

Azpiegituren intersekzionalitateaz

@baratzadigitala

Ya que galdetzen duzun...
hona nire pedrada:
1- Teknologia es da neutrala. llm-ak ez dira tresnak, edo bai... baina noren tresnak?
Ok jose antonio, zuretzat oso ondo datorkizu ezdakitzer egiteko, baina hau ez da kontu indibidual bat(bakarrik), gizartea eraldatu dezakeen "tresna" baizik.

@baratzadigitala

2 AA-z ari garenean zeri buruz gauden zehaztu behar da.
dlss, Waifu2x, Shazam, AlphaGo, chatGPT... orokorrean azken honi buruz hitz egiten dugu, baina ez da gauza berdina, ez gizartean duen eragina ez, energi kontsumoa...
Kuriosoa iruditu zait esan duzuna, Waifu2x bezalako zeozer igual egin zenezake baina chatgpt bezalako zeozer inoiz ez, milioika milioi ez badituzu gutxienez.

Nire ustez AA hauek ezberdintzea inportantea da, pixkat magia kentzen diolako eta barnetik nola dauden eginda azalarazten duelako, eta horrela errezago ikus daiteke diseinu erabaki hoien atzean zer dagoen, eta noski, zer eragin euki dezaketeen gizartean.

Barkatu txapa!๐Ÿ˜…

@baratzadigitala

@baratzadigitala Agian balioko dizu Franco Berardi 'Bifo'-k liburu honetan 253. orrialdetik aurrera egiten duen gogoetak. Niri oso potentea iruditu zitzaidan irakurri nuenean https://traficantes.net/sites/default/files/pdfs/HIS35_ultimos_fulgores_web.pdf
@baratzadigitala AA erabiltzaile mota desberdinak ditut inguruan, erabiltzaile mota hauei buruz hitz egitea ere interesgarria izan daiteke, AA-rekiko harreman desberdinak sortzen baitira, adb batzuk:
- Semeari gonbidatu dioten merendola gonbidapena, AA bidez egindako abesti eta bideo pertsonalizatu bat izan da. Dena pertsonalizatua izateak eraginik du nian? kontziente gara ariketa anegdotiko horren atzean zertan ari garen? emaitza dibertigarri eta ikusgarria guk egin dugula sinisten dugu?
1/3
@baratzadigitala Ezagutza eraiki eta bidelagun gisa erabiltzen dituzten pertsonak; inguruan programatzaile mordoxka dut, eta gehienek ezagutza handia dute eta ezagutza honetan aurrera egin eta lagungarri gisa erabiltzen dute AA. Hau da ez dago delegazio kognitibo bat, lagungarri zaien baliabide gisa erabiltzen dute, oso konsziente izanik baliabide teknologiko bat dela eta ez jainko jakintsu bat. Erabili ahal izatek erabiltzea justifikatzen du? AA eredu guztietan? Zergatik ez dut erabiliko?
2/3

@baratzadigitala Delegazio kognitibo gisa erabiltzen dituzten erabiltzaileak. Hau da, pentsaera ariketa baten aurrean, lehen unetik AAri galdetzen diotenak eta hark egiten badio primeran, zertarako egingo du, beste zerbaitek egiten badu? Hemen zalantza dut ze harreman mota dagoen, botere-harreman gisa erabiltzen du? Nik agindu, zuk egin edo zertarako "nekatu", hau da, pentsatzeko gaitasuna galtzen ari gara?

Galderak ditut, galdera asko XD

@anabasa galderak besterik ez, ni be....
@baratzadigitala erantzun batzuk ere, baina erabiltzaile denek ez dituzte erantzun berak eta agian hortik ere badegu zer landu.
@anabasa Mila esker edurne, hausnarketa ederrak, jasoko ditut ere

@baratzadigitala @anabasa oso elkarrizketa interesgarria izan duzue, mila esker. Agian gehituko nuke berez "AA" ez dela gauza bakar bat, baizik eta horren azpian azpiegitura, prozesu, teknika eta produktu mordoa sartu daitezkeela.

Nire sentsazioa da laster "AA" deitzen ari garen gauzak denean izango ditugula, beraz agian merezi dizu zure definizio efimero bat proposatzeak, mahai-inguruaren ostean auto-suntsituko dena? :D

@baratzadigitala gogorik baduzu bideo hauek nola funtzionatzen duten oso ongi azaltzen dute. Agian badakizu dena, baina nik ikusi nituen ia dena jakinik eta erraz eta gustora ikusten dira. Mordo bat dira baina bakoitza motz motza
https://www.youtube.com/playlist?app=desktop&list=PLPA3GFqdHv_rzpz99mtKO6MRe6BYyEiPH
How Large Language Models Actually Work

YouTube
@baratzadigitala bestela ere pare bat gauza azpimarratzeko interesgarriak niretako: haluzinazioak ez dira berez esistitzen ze sistema diseinatu bezala funtzionatzea da berez haluzinazioa ere. Eta HEHak ez dutela testuaren esanahiarekin lan egiten, bakarrik testuaren formarekin
@txo_elurmaluta ikusiko ditut mila esker Txo!

@baratzadigitala ba, nik antropormorfismua desmontatearen garrantziaz. Adimen, haluzinatu, pentsatu, (zuri) ulertu, erantzun, erratu...

Hori guztiori desmontau beharra, argiago pentsatzeko, transmititzeko eta kritikoago erabili ahal izateko.

Hau oso azalpen didaktiko ez gizatiartzailea begitandu zait: https://iceberg.leonfurze.com/

The AI Iceberg โ€” Understanding How LLMs Work

Explore how Large Language Models work โ€” from training data to ChatGPT โ€” through Leon Furze's AI Iceberg model.

@juan Mila esker Juan!! bai, nik uste hori oso klabea dela.

@baratzadigitala justu Eric Sadinen aa-ri buruzko gogoeta irakurri det eta zukin akordatu naiz, izugarri gustatu zait. Aipatzen du #dkk-k iraganetik ikasten duela, eta hortaz kalkulatu eta proposatzen duen etorkizuna ez dela berez etorkizuna, itsua baita espero gabeko gertaerekiko.

*dkk: datuen kudeaketa konputazionala, gustatu zait๐Ÿ˜‰

1/2

@baratzadigitala niretzat ezinbestekoak dira espero gabeko gertaerak etorkizuna/oraina eraikitzeko, ia beti hala izan delako eta batez ere esperantza eta espazio desberdinak irudikatu eta sortzeko ezinbestekoak direlako, sormenaren artefaktu modukoak edo, gizarte eremuan zer esanik ez. Hortaz #dkk teknologia hainbat eremutan lagungarri baino, tresna anputatzailea izan daiteke akaso.

2/2

@anabasa uf pentsatzeko asko emoten du horrekโ€ฆ