Gizarte eremuari loturiko esku-hartzean aukera eta mehatxuen artean AAren inguruan hausnarketa kritikoa egiteko eskatu didate mahai inguru batean...

Badakite, ez naizela AA erabiltzailea, bere funtzionamendua ulertzen dudala uste dut, zenbait esperimentu egin ditudalako, asko irakurri eta hausnartu, inoiz ez badut AA bat sortu ere...

Zer ez nuke ahaztu behar?

Edozein ekarpen ongi etorria izango da.

@baratzadigitala AA erabiltzaile mota desberdinak ditut inguruan, erabiltzaile mota hauei buruz hitz egitea ere interesgarria izan daiteke, AA-rekiko harreman desberdinak sortzen baitira, adb batzuk:
- Semeari gonbidatu dioten merendola gonbidapena, AA bidez egindako abesti eta bideo pertsonalizatu bat izan da. Dena pertsonalizatua izateak eraginik du nian? kontziente gara ariketa anegdotiko horren atzean zertan ari garen? emaitza dibertigarri eta ikusgarria guk egin dugula sinisten dugu?
1/3
@baratzadigitala Ezagutza eraiki eta bidelagun gisa erabiltzen dituzten pertsonak; inguruan programatzaile mordoxka dut, eta gehienek ezagutza handia dute eta ezagutza honetan aurrera egin eta lagungarri gisa erabiltzen dute AA. Hau da ez dago delegazio kognitibo bat, lagungarri zaien baliabide gisa erabiltzen dute, oso konsziente izanik baliabide teknologiko bat dela eta ez jainko jakintsu bat. Erabili ahal izatek erabiltzea justifikatzen du? AA eredu guztietan? Zergatik ez dut erabiliko?
2/3

@baratzadigitala Delegazio kognitibo gisa erabiltzen dituzten erabiltzaileak. Hau da, pentsaera ariketa baten aurrean, lehen unetik AAri galdetzen diotenak eta hark egiten badio primeran, zertarako egingo du, beste zerbaitek egiten badu? Hemen zalantza dut ze harreman mota dagoen, botere-harreman gisa erabiltzen du? Nik agindu, zuk egin edo zertarako "nekatu", hau da, pentsatzeko gaitasuna galtzen ari gara?

Galderak ditut, galdera asko XD

@anabasa galderak besterik ez, ni be....
@baratzadigitala erantzun batzuk ere, baina erabiltzaile denek ez dituzte erantzun berak eta agian hortik ere badegu zer landu.
@anabasa Mila esker edurne, hausnarketa ederrak, jasoko ditut ere

@baratzadigitala @anabasa oso elkarrizketa interesgarria izan duzue, mila esker. Agian gehituko nuke berez "AA" ez dela gauza bakar bat, baizik eta horren azpian azpiegitura, prozesu, teknika eta produktu mordoa sartu daitezkeela.

Nire sentsazioa da laster "AA" deitzen ari garen gauzak denean izango ditugula, beraz agian merezi dizu zure definizio efimero bat proposatzeak, mahai-inguruaren ostean auto-suntsituko dena? :D