Donostian euskaltzale ugari dagoela askotan azpimarratzen da. Hori horrela izanik, galdera bat sortzen da: zergatik ez da posible izan Hontzaren gisako proiektu bat kolektiboki sostengatzea?

➡️ https://irutxulo.hitza.eus/2026/03/27/euskararen-donostiarentzat-galera-bat-gehiago/

Euskararen Donostiarentzat galera bat gehiago

Donostian urte luzez euskarazko literaturaren eta kulturaren erreferentzia izan den Hontza liburu dendak ateak itxiko ditu, asteartean. Askoren begietara, komertzio […]

Irutxuloko Hitza
@bertol Nik uste dut bideragarria dela proiektu kolektibo bat Donostia arlo horretan: lokal txikiagoa eta euskara hutsez. Kafetegi txikia eta mintzalagunak ere. Batzuk babesle, beste batzuk lanean. Ereduak badaude. Okendo kalean ezingo da, baina beste nonbait bai
@inakialegria polita litzateke, horrelakoren bat sortuko balitz 💫

@bertol @inakialegria Negozio bezala ulertu direnak zerbitzu komunitario bezala aitortu eta kolektiboan erreleboa ematea tokatzen zaigu ehundaka proiektuetan. Belaunaldi arteko proiektu herrigile eta saretu handienetakoareen aurrean gaude. Eta han eta hemen hasi da.

#HerriKoop

@bertol @inakialegria aspaldi egin genuen saiakera bat Rekalde taberna zegoen eraikin berean liburutegi bat irekitzeko. Azken momentuan atzera bota ginen, guretzat ekonomikoki bideragarria ez zelako.

Pertsonalki, kasu honetan beste batzuetan baino pesimistagoa naiz; edonola ere, baten batek proposamenen bat balu hitz egin dezakegu, gaian asko sakondu genuen eta materialen bat gordeta edukiko dugu hor nonbait.